Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

Laboral Kutxa Avant, FI

EZAUGARRI OROKORRAK

Fondoa kategoria honetakoa da: Fondoen fondoa. ERRENTA FINKOA INTERNAZIONALA.
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 4 (1etik 7ra bitarteko eskalan).
Kudeaketa-helburua: % 55 BofA ML 3-5 Euro Government + % 30 BofA ML Global large Cap Corporate +% 15 BofA ML Global High Yield .
Inbertsio-politika:

Zuzenean edo zeharka IKE-en bidez inbertituko da (% 0tik % 100era eta gehienez % 30 IKE harmonizatu gabeetan), errenta finko publiko nahiz pribatuko esposizio osoaren % 100 (barnean daude gordailuak, diru-merkatuko tresna kotizatuak edo kotizatu gabeak, likidoak eta titulizazioak direnak); eta % 20raino inbertitu ahal izango da itzulera absolutuko IKE-etan (merkatuaren bilakaerari lotuta ez daudenetan).

Dibisa-arriskuarekiko esposizioa % 0tik % 100erainokoa izango da. Errenta finkoko jaulkipen kalitateari dagokionez, gutxienez ertaina (BBB- gutxienez) izango da, edota, txikiagoa balitz, Espainiako Erresumak unean-unean duenaren parekoa. Hala, esposizio osoaren % 50eraino kalitate baxuko jaulkipenetan (BBB- baino txikiagoa) eduki ahal izango da. Batez beste 0 eta 7 urte bitarteko iraupena izango dute, nahiz eta puntualki negatiboa ere izan litekeen, -1 urtera artekoa. Batez ere ELGEkoak izan behar dute jaulkitzaileek eta merkatuek, eta esposizio osoaren % 30eraino inberti daiteke suspertzen ari diren herrialdeetan.

Urtean bi aldiz, urte bakoitzeko martxoaren 30ean eta irailaren 29an, partaide direnei partaidetzen nahitaezko ordainketak egingo zaizkie. Zehazki, azken ordainketa-egunetik metatutako kupoien eta errendimenduen % 75-100 bitartean ordainduko zaie (atxikipenetatik garbi): errendimenduok 3/31ko eta 9/30eko likidazio-balioaren gaineko azken ordainketa-datatik lortutakoak izango dira. Zenbatekoa partaidearen kontu korrontean ordainduko da, hurrengo 3 lanegunen barruan.

Aukera egongo da, % 35etik gora Europar Batasuneko estatu baten, autonomia-erkidego baten, toki-erakunde baten, Espainia kide duten nazioarteko erakundeen eta Espainiakoa baino kaudimen txikiagoa ez duten estatuen baloreetan inbertitzeko.

Deribatuen merkatu antolatuetan negoziatutako deribatuekin jardun ahal izango du estaldura- eta inbertsio-asmoetarako, eta, ildo beretik, deribatuen merkatu antolatuetan negoziatu gabeko deribatuekin ere jardun ahal izango du, betiere estaldura- eta inbertsio-asmoarekin.¬

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.