Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

Laboral Kutxa Aktibo Eki, F.I.

EZAUGARRI OROKORRAK

Fondoa kategoria honetakoa da: Inbertsio fondoa. ERRENTA FINKOA MIXTO INTERNAZIONALA
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 3 (1etik 7ra bitarteko eskalan).
Kudeaketa-helburua: % 20 MSCI World + % 40 BofA ML 3-5 Euro Government (EG02) + % 15 BofA ML 3-5 US Treasury (G202) + % 15 Euro Corporate (ER00) +% 10 BofA ML Euro High Yield (HE00)
Inbertsio-politika: Zuzeneko edo zeharkako esposizioa izango du fondoak errenta aldakorrean, % 0 eta % 30 tartean, eta ez du sektore edo kapitalizazio jakin batean jardungo, gainerakoa errenta finkoa publikoa nahiz pribatua izango da (gordailuak barne %20raino). Aktiboen jaulkitzaileak eta merkatuak ELGAkoak izango dira funtsean, eta esposizio osoaren % 10eraino inberti daiteke suspertzen ari diren herrialdeetan.
Aukera egongo da, % 35etik gora Europar Batasuneko estatu batean, autonomia-erkidego batean, toki-erakunde batean, Espainia kide duten nazioarteko erakundeetan eta Espainiakoa baino kaudimen handiagoko estatuetan inbertitzeko.
Estaldura eta inbertsioa helburutzat harturik, deribatuen merkatu antolatuetan negoziatutako deribatuekin jardun ahal izango da, bai eta merkatu antolatuetan negoziatu ez direnekin ere.

Argibide gehiago lortzeko, jo fondoaren informazio-liburuxkara.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.