AUTO-ASEGURUA

Laboral Kutxarekin bidaiatzeak duen lasaitasuna

Lagun Aro Aseguruetako adituek aholkua eman eta zure profilari egokituriko auto-asegurua proposatuko dizute, estaldura berriak eta hobeak dituena.

Behar baduzu, mailegu berezia izango duzu, ibilgailuari beharrezko konponketak egiteko.

HIRUGARRENENTZAKO OINARRIZKOA

HIRUGARRENENTZAKO OINARRIZKOA

Autoa ia erabiltzen ez baduzu eta benetan ematen diozun erabileraren arabera ordaindu nahi baduzu.

  • Nahitaezko erantzukizun zibila eta borondatezkoa
  • Defentsa juridikoa: defentsa penala eta kalteen erreklamazioa
  • Gidariaren istripu-asegurua
    • Heriotza eta baliaezintasuna 10.000 €
    • Gidariaren osasun-laguntza mugagabea 365 egunetan
  • Bidaiako laguntza 0. km-tik hasita
TERCEROS LUNAS

HIRUGARRENENTZAKO BAIRAK

Zure segurtasuna preziorik onenean.

  • Nahitaezko erantzukizun zibila eta borondatezkoa.
  • Defentsa juridikoa: defentsa penala, kalteen erreklamazioa,isunen erreklamazio eta isunen alerta-zerbitzua (helbide elektronikoa/sms)
  • Gidariaren istripu-asegurua:
    • Heriotza 20.000 € eta baliaezintasuna 20.000 €
    • Gidariaren osasun-laguntza mugagabea 365 egunetan
  • Bidaiako laguntza 0. km-tik hasita
  • Beirak haustea
  • Kalteak ezohiko arriskuengatik
TERCEROS ÓPTIMA

HIRUGARRENENTZAKO OPTIMOA

Pixka bat gehiagorekin, zabaldu zure Hirugarrenentzako-Beirak estaldura hauekin

  • Defentsa juridikoa zabaltzea:
    • Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa zuretzat eta zure familiarentzat
    • Konponketak gaizki egiteagatiko erreklamazioa
  • Kapital handiagoa gidariaren istripu-aseguruan: Heriotza 30.000 € eta baliaezintasuna 30.000 €
  • Lapurreta
  • Ibilgailuaren sutea
  • Eguneroko bizitzarako laguntza

Orain gainera, lapurreta eta sutea gertatuz gero, autoa berria bezala baloratzen dugu lehen 2 urteetan.

TERCEROS EXCLUSIVA

HIRUGARRENENTZAKO ESKLUSIBOA

Autorik gabe geratu nahi ez baduzu, osatu honako estaldura hauekin Hirugarrenentzakoa-Beirak modalitatea:

  • Defentsa juridikoa zabaltzea:
    • Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa zuretzat eta zure familiarentzat
    • Konponketak gaizki egiteagatiko erreklamazioa
  • Kapital handiagoa gidariaren istripu-aseguruan: Heriotza 30.000 € eta baliaezintasuna 30.000 €
  • Lapurreta
  • Ibilgailuaren sutea
  • Gidariaren osasun-laguntza
  • Ibilgailua erabat galtzea
TODO RIESGO

ARRISKU OROTAKOA

Hautatu frankizia: 100, 200, 300, 450 edo 600 €.

Hirugarrenentzakoa-Beirak modalitateak duen guztia, gehi

  • Norberaren kalteak
  • Lapurreta
  • Ibilgailuaren sutea
TODO RIESGO

ARRISKU OROTAKOA-ESKLUSIVOA

Autoa berri gisa baloratzen dizugu lehen 2 urteetan.

Autoa berri gisa baloratzen dizugu lehen 2 urteetan.

  • Defentsa juridikoa zabaltzea:
    • Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa zuretzat eta zure familiarentzat
    • Konponketak gaizki egiteagatiko erreklamazioa
  • Kapital handiagoa gidariaren istripu-aseguruan: Heriotza 30.000 € eta baliaezintasuna 30.000 €
  • Norberaren kalteen bermea zabaltzea: Berritako balioa lehen 2 urteetan, garraiatutako elementuen kalteak, ibilgailua garbitzea zaurituak eramateagatik, eta giltzen kopia egitea.
  • Gidabaimena kentzea barne: laguntza eta ikastaroak.
  • Asistentzia Plus. Estaldura Bidaia Laguntzaren estaldura zabaldua da:
    • Ibilgailua atoian eramatea
    • Bidaia-asegurua
    • Eguneroko bizitzarako laguntza
  • zein modalitate komeni zait?

    zein modalitate komeni zait?

    Modalitate desberdinak gomendatzen dizkizugu zure autoak dituen urteen arabera.

    Zenbat urte ditu zure autoak?

    • 6 urte baino gutxiago

      Orduan Arrisku Protako modalitate bat kontratazen komeni zaizu.

      Zure ibilgailua berria edo nahiko berria bada, eta ez baduzu diru asko gastatu nahi

      Arrisku Orotakoa frankiziarekin

      Gertatuz gero, kalte ekonomiko handia ekar diezazukeen ezbehar garrantzitsu batek kezkatzen zaitu, baina zure ibilgailuak izan ditzakeen kolpe txikiek ez zaituzte kezkatzen.

      Gehiago kezkatzen bazaitu kalte ekonomikoa ekar diezazukeen istripu garrantzitsu batek zure ibilgailuak izan ditzakeen kolpe txikiek baino.

      Arrisku Orotakoa-Esklusiboa frankiziarekin

      Modalitate oso osatua da: berritako balioaren % 100eko kalte-ordaina baitu lehen bi urteetarako, eta balio horren % 80koa hirugarren urterako; hirugarren urtetik aurrera, berriz, salmenta-balioaren % 130eko kalte-ordaina du.

    • 6 urte baino gehiago

      Orduan, Hirugarrentzakoa modalitate bat kontratatzen komeni zaizu

      Zure ibilgailua zaharra bada, eta beirak haustetik ere babestu nahi baduzu

      Hirugarrenentzakoa-Beirak

      Hirugarren bati eragindako kalte eta galeretatik babestu eta zure ibilgailuan doazen bidaideak eta gidaria bera ere babesteaz gain, zure ibilgailuaren beirak hautsiz gero, aseguratuta egongo zara.

      Hirugarrenentzako Oinarrizkoa

      Autoa ia erabiltzen ez baduzu eta benetan ematen diozun erabileraren arabera ordaindu nahi baduzu, modalitate horrek oinarrizko premiak estaltzen ditu, zerbitzuaren kalitateari uko egin gabe.

      Pixka bat gehiago ordaindu eta hobeto babestuta egon nahi baduzu

      Hirugarrenentzakoa-Optimoa

      Tarteko modalitatea da hirugarrenentzakoaren eta arrisku orotakoaren artekoa, berme/prezioaren arteko erlazio onarekin.

      Beirak haustea barne hartzeaz gain, ibilgailuaren lapurreta edo sutea gertatuz gero ere babesten zaitu.
      Halaber, gidariaren istripuetan kapital handiagoa barnean hartzen du, baita kalteen erreklamazioa ere zuretzat eta zure familiarentzat, txirrindulari edo oinezko gisa.

  • Abantailak

    Gure automovil-aseguruaren abantailak

    Ezbeharrak ez ezik, zure autoak eta familiak axola digute.

    • Ibilgailuaren erabateko galeraren balorazioa hobetzea, lapurretaren eta sutearen aurkako estalduretan.
    • Kapital bikoitza gidariarentzat, baliaezintasun handiko kasuan.
    • Isuna erreklamatzea: ezustekorik ez izateko, aldizkari ofizialetan agertutako eta jakinarazi gabeko trafiko-isunen alerta-sistema eskaintzen dizugu email edo sms bidez.

    Eta betiko abantailak:

    • Kilometro-frankiziarik gabeko bidaiako laguntza (0 km).
    • Garabi-zerbitzua, bai matxura eta baita istripua izaten duzunean ere.
    • Tailerra aukeratzeko askatasuna.
    • Peritazioa 24 ordutan.
    • Defentsa penala, istripu batean inplikatuta zaudenean.
    • Bonus babestua: ez duzu erantzukizuneko ezbeharrez erantzun beharrik izango, gidari ona bazara.
    • Kalteen erreklamazioa zirkulazio-istripuagatik.
    • Era guztietako zirkulazio-isunen erreklamazioa, aparkatzekoak barne.
    • Gidari superbabestua: istripu-asegurua 50.000 €-tan handitzen du, eta horrez gain, 10.000 € seme edo alaba bakoitzeko.
    • Ez da hobaririk galtzen bidaiako laguntzaren, lapurretaren, suteen eta beiren parteekin.
    • Deluxe ezbeharren izapidetzea

      Ezbeharra gertatuz gero, izapidegile pertsonal batek hartuko du izapide guztien ardura, eta emandako urratsen berri emango dizu, telefonoz nahiz SMS bidez. Hasieratik amaierara arte laguntzen dizugu.

      • OKautoa tailer itunduak

        Gure tailer-sarea zure eskura jartzen dugu; bertan, zure automobilak zure aseguruak estalitako istripu baten ondorioz kalteak baditu, lehentasuna izango duzu konponketari dagokionez, kortesiazko automobil bat utziko dizute, eta autoa kanpotik garbia eta xurgagailua pasata emango dizute.
      • OKautoa beirak

        Beira zure etxean konponduko dugu, parterik emateko beharrik gabe eta zure hobariari eragin gabe. Estaldura hau kontratatuta badaukazu, deitu 902 38 08 38 zenbakira, eta behar gaituzun lekuraino joango gara.
      • OKautoa zerbitzua

        Autoak mantentzeko gure programari esker, zure autoa aztertzeko eta haren diagnosia emateko zerbitzua doan izango duzu 3 urtez. Lehendik bezeroa bazara, zoaz zure sukurtsalera eta aktibatu zerbitzu hau.

    • Deluxe bidaiako laguntza

      NTelefono bidezko gure laguntza-zerbitzua merkatuko azkarrenetakoa da, eta gure garabiak eskatutako lekura iristen lehenak dira (Assistance Audit / Laguntza-auditoriak egindako ikerketa).

      Gainera, oporretan bazaude eta autoan bidaiatzen ari ez bazara, familiak eta biok osasun-laguntza izango duzue.

  • Estaldura osagarriak

    Estaldura osagarriak zure asegurua osatzeko

    • Asistentzia PlusBERRIA

      Estaldura Bidaia Laguntzaren estaldura zabaldua da, eta hauek hartzen ditu barnean:

      • Bidaia-aseguru oso eta lehiakorra, 30.000 euro arteko kapitalarekin atzerriko mediku-gastuetan.
      • Ibilgailua atoian eramatea, ibilgailua zure bizilekutik hurbil dagoen tailer batera eramateko aukera eskaintzen du.
      • Eta eguneroko bizitzarako laguntza: aseguratutako ibilgailuarekin izandako istripuaren ondorioz aseguratua edo aseguratuaren familiako norbait mugitu ezinik, seme-alabei laguntzea, eskola-laguntza, eta abar barne.
    • Gidari Superbabestua

      50.000 euroko kalte-ordaina + 10.000 euro seme-alaba bakoitzeko izango dituzu (gehienez 100.000 euro), gidariaren erantzukizuneko zirkulazio-istripuak heriotza edo baliaezintasun absolutua ekarriz gero. Gainera, zurea ez den ibilgailu bat gidatzean istripua baduzu, gidariaren istripu-kapitalaren estaldura izango duzu.

    • Kalte atmosferikoak eta animaliekin talka egitearen ondoriozkoak

      Kontsortziagarriak ez diren kalteak hartzen ditu barne, hala nola harriabarra. Era berean, ehizako edo etxeko animalia batekin talka egitearen ondorioz ibilgailuak jasaten dituen kalteak ere estaltzen ditu.

    • Gidabaimena kentzea

      Aldi baterako gidabaimena kendu edo baliogabetuz gero, diru kopuru bat jasoko duzu hilero, ibilgailurik gabe zauden bitartean: gehienez 12 hilabetez lehen kasuan eta 3 hilabetez bigarren kasuan. Puntu guztiak galdu eta gidabaimena kenduz gero, prestakuntza-ikastaroetara joateko matrikulazio-gastuak ere estalita izango dituzu (500 euroko muga).

    • Ordezko ibilgailua

      Edozein zirkulazio-istripu izan eta autorik gabe geratzen bazara, ordezko ibilgailu bat utziko dizugu alokairuan inongo kosturik gabe, zurea konpontzen dizuten arte. Betiere, baldintzabaldintza hauekin: ibilgailua konpontzeko Baldintza Partikularretan ezarritako orduak baino gehiago behar badira, eta ondoz ondoko 15 egun natural gehienez.

  • Estalduraren konparadores

    Estalduraren konparadores

    Klikatu estalduren testuaren gainean, ohiko zalantzak kontsultatzeko.Hirugarrenentzako oinarrizkoaHirugarrenentzako beirakHirugarrenentzako optimoaArrisku esklusiboaTodo riesgoArrisku orotakoa-esklusiboa
    Hirugarrenentzako
    Nahitaezko Asegurua + Borondatezko Erantzukizun Zibilekoa + Defentsa Penala
    Beirak haustea + Ezohiko Arriskuak
    Lapurretak eta Suteak egindako kalteak
    Erabateko galera Superbaloratua (1)
    Ibilgailuaren kalteak
    Ibilgailua erabat galtzea Superbaloratua(¹)
    Markako Osagarriak 3.000 € 3.000 €
    Giltzen kopia
    Kalte atmosferikoak + Animaliekin talka egitea AUKERAN AUKERAN AUKERAN
    Luxuzko laguntza
    Bidaiako laguntza 0. km-tik hasita
    Osasun-laguntza
    Berria Asistentzia Plus:
    Bidaia-asegurua + Ibilgailua atoian eramatea + Eguneroko bizitzarako laguntza
    AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN
    Familia babestuta
    Gidariaren istripu-asegurua 10.000 € 20.000 € 30.000 € 30.000 € 20.000 € 30.000 €
    Gidari superbabestua AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN
    Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa
    Ordezko Ibilgailua (2) AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN
    Ibilgailua konpontzeko mailegua (3)
    Gidabaimena babestuta
    Isunen erreklamazioa
    Isun-abisua email/SMS
    Gidabaimena kentzea (2) AUKERAN AUKERAN AUKERAN AUKERAN
    Autonomo autoa
    Etxe ondoko peritazioa AUKERAN AUKERAN
    Garraiatutako elementuen kalteak
    Luxuzko izapidetzea
    Izapidegile pertsonala
    Peritazioa 24 orduan
    Tailerra aukeratzeko askatasuna
    OKautoa tailerrak (4)
    OKautoa Beirak (Etxe ondoko konponketa)
    Gaizki egindako konponketen erreklamazioa
    (1) 2 urtean berritako balioa, 3. urtean berritako balioaren % 80, eta 4. urtean eta ondorengoetan salmenta-balioaren % 130.
    (2) Estaldura zabaltzeko aukera. Kontsultatu baldintzak.
    (3) Eskaintzak balioa izan dezan, Laboral Kutxak onartu beharko du eragiketa, ohiko arrisku-irizpideen arabera.
    (4) Polizak estalitako kalteen kasuan, kortesiazko ibilgailua izakinen arabera.

Bermea: Beirak austea

Aseguratutako ibilgailuaren beirak hausten badira, konpontzeko edo ordezteko egindako kostua eta bere lekuan kolokatzeko gastua bermatzen ditu estaldura honek.

×

Bermea: Ezohiko arriskua

Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari ordaintzea dagozkion kalte-ordainak dira, Espainian gertatutako naturaren ezohiko fenomenoek eta gertaera politiko-sozialek eragindako ezbeharrengatik ordaindu beharrekoak.

×

Bermea: Lapurretak eta suteak egindako kalteak

Estaldura honek babesten zaitu aseguratutako ibilgailua erabat edo partzialki osten dizutenean, eta aseguratutako ibilgailuak kalteak dituenean sute/leherketa baten ondorioz.

Lapurretaren eta sutearen ondoriozko erabateko galeraren balorazioa hobetu dugu: berritako balioa lehen 2 urteetan eta balorazioaren % 30eko hobekuntza 3. urtetik aurrera.

×

Bermea: Ibilgailuaren kalteak

Berme honek estaltzen ditu ibilgailu aseguratuari egindako kalteak, istripuren batek, hirugarrenen asmo txarreko falta edo ekintzek, eta fenomeno atmosferikoek, esaterako, harriabarrak edo kazkabarrak, egindakoak direnean.

×

Bermea: Ibilgailua erabat galtzea

Estaldura honengatik kalte-ordaina emango da, aseguratutako ibilgailuak ezbehar batean izandako kalteak handiagoak direnean ibilgailuak istripua izan aurreko unean zuen balioa baino.

×

Bermea: Giltzen kopia

Aseguratutako ibilgailuko giltzak galduz gero, giltza berriak egiteko behar diren gastuak ordaintzen ditu estaldura honek.

×

Bermea: Kalte atmosferikoak + Animaliekin talka egitea

Hobekuntza hau bi estaldurako paketea da:

Kalte atmosferikoen estalduraren bidez, Partzuergoak bere gain hartzen ez dituen naturaren fenomenoen (harriabarra, kazkabarra, etab.) ondorioz aseguratuaren ibilgailuan izandako kalteak estaltzen dira.

Animaliekin talka egitearen estalduraren bidez, animaliekin (zinegetikoak izan ala ez) talka egiteagatik ibilgailuak izandako kalteak estaliko dira.

×

Bermea: Bidaiako laguntza

Istripua, matxura edo lapurreta denean, estaldura honek ibilgailuarentzako zein bertan bidaiatzen duten pertsona eta objektuentzako zerbitzuak eta prestazioak bermatzen ditu.

×

Bermea: Gidariaren osasun-laguntza

Estaldura honek bermatzen ditu lesionatua sendatzeko egindako gastuen ordainketa, eta behar dituen protesi edo aparatu ortopedikoen kostua, hitzartutako mugen barruan.

×

Bermea: Asistentzia Plus

Estaldura Bidaia Laguntzaren estaldura zabaldua da, eta hauek hartzen ditu barnean:

  • Ibilgailua atoian eramatea: ibilgailua zure bizilekutik hurbil dagoen tailer batera eramateko aukera eskaintzen du, matxura edo ezbeharra edozein dela eta edonon zaudela ere, baldin eta ezin izan bada ibilgailua lekuan bertan konpondu.
  • Bidaia-aseguru oso eta lehiakorra, 30.000 euro arteko kapitalarekin atzerriko mediku-gastuetan.
  • Eguneroko bizitzarako laguntza: aseguratutako ibilgailuarekin izandako istripuaren ondorioz aseguratua edo aseguratuaren familiako norbait mugitu ezinik eta/edo ospitaleratua egonez gero, 48 ordu baino gehiagoko ospitaleratzea bada edo etxean mugitu ezinik 5 egun baino gehiago egon behar badu, eguneroko bizitzan lagunduko dizugu: etxean emateko zerbitzuak, seme-alabei laguntzea, eskola-laguntza, eta abar barne.
×

Bermea: Gidariaren istripu-asegurua

Ibilgailu aseguratuaren zirkulazioaren ondorioz izandako istripu batengatik ibilgailu horren gidariak jasandako kalte pertsonalen kalte-ordaina bermatzen du estaldura honek, Heriotza eta Baliaezintasun kasuetan; halaber, Osasun Laguntzako Bermea ere ematen du.

BERRIA: kapital bikoitza baliaezintasun handia izanez gero.

×

Bermea: Gidari superbabestua

Estaldura honek kalte-ordain gehigarria ematen du, Gidariaren Istripu-estalduraren kalte-ordainaz gain, zirkulazio-istripu baten ondorioz aseguratutako ibilgailuaren gidariaren heriotza edo baliaezintasun absolutua gertatuz gero. Kasu honetan ezbeharra gertatzen den unean gidariak izan behar du ezbeharraren erantzulea. Kalte-ordainari kopuru gehigarri bat erantsiko zaio mendeko seme-alaba bakoitzeko.

Polizan deklaratutako ohiko gidariaren estaldura zabaldu egiten da, eta Istripu Pertsonalen Aseguruaren estaldurari dagozkion Heriotza eta Baliezintasun Iraunkorreko bermeak aplikatuko zaizkio aseguratutakoa ez den ibilgailu bat gidatzean ezbeharra izanez gero.

×

Bermea: Defentsa oinezko edo txirrindulari gisa

Estaldura honekin, Lagun Arok zure izenean egingo du erreklamazioa, oinezko edo txirrindulari gisa istripurik baduzu. Hartzailea eta berarekin bizi diren lehen mailako senideak ere estaltzen ditu.

×

Bermea: Ordezko Ibilgailua

Estaldura honen bidez, ordezko automobil bat jarriko da aseguratuaren eskura Espainian, alokairuan, eta betiere, zirkulazio-istripu baten ondorioz aseguratutako ibilgailuak kalteak, lapurreta, sutea edo bandalismoa jasaten baditu, eta ibilgailua konpontzeko Baldintza Partikularretan ezarritako orduak baino gehiago behar badira. Ibilgailua konpondutakoan amaituko da prestazio hori eta gehienez 15 egun natural jarraituko epean.

×

Bermea: Ibilgailua konpontzeko mailegua

Zerbitzu honen bidez, Euskadiko Kutxak Mailegu bat eskainiko du, lehentasunezko baldintzetan, bezeroak ibilgailua konpondu ahal izateko istripua edo matxura izanez gero.

×

Bermea: Isunen erreklamazioa

Honako hauek estaltzen dira: Espainiako lurraldean izandako zirkulazioko zehapenen administrazio bidezko erreklamazioak; salaketen deskarguak eta zehapen ekonomikoa edo gidabaimena kentzea ekar lezaketen zehapenen aurkako errekurtso arruntak eta berraztertze-errekurtsoak kudeatzea eta izapidetzea, betiere Espainiako lurraldearen barruan gertatu badira. Era berean, estaldura honekin, bermatuko da administrazio-bidetik erreklamatzea hartzaileari eta/edo gidariari puntu-aldaketa bidegabea egiten bazaio.

×

Bermea: Isun-abisua email/SMS

Zirkulazioko arau-hausteengatik ezarritako zehapenak edo salaketak bilatzeko zerbitzu bat izango du aseguratuak, aldizkari ofizialean argitaratu eta ibilgailuaren gidariari edo jabeari komunikatu gabekoak direnean. Hartzaileak Aseguru-etxeari emandako helbide elektronikokoaren bidez edo mugikorrera bidalitako SMS bidez emango da zerbitzu hori.

Hala, zerbitzua aktibatzeko aseguru-etxeak bezeroaren helbide elektronikoa edo telefono mugikorreko zenbakia izan beharko du.

×

Bermea: Gidabaimena kentzea

Estaldura honekin bermatzen da kuota bat ordainduko dela aseguratuari gidabaimena aldi baterako kentzen zaionean, ibilgailu aseguratua Espainian gidatzearen ondorioz kendu bazaio gidabaimena. Era berean, bermatzen da, gidabaimena edo puntu batzuk kenduz gero, prestakuntza-ikastaroetako matrikulazio-gastuak ordainduko direla (500 euroko mugarekin).

×

Bermea: Garraiatutako elementuen kalteak

Estaldura honekin estalita geratzen dira zirkulazio-istripu baten ondorioz kalteak jasan dituzten eta une horretan ibilgailuan garraiatzen dituen aseguratuaren jabetzako ondasunak, baldin eta laneko erreminta edo tresna badira, 1.000 euro bitarteko mugarekin.

×

Bermea: Gaizki egindako konponketen erreklamazioa

Edozein tailerretan gaizki egindako konponketa baten ondorioz, aseguratuak jasandako kalte-galerak adiskidetasunez edo judizialki erreklamatzea bermatzen du estaldura honek.

×

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna indarrean dagoen legediaren arabera estaliak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro,S.A., IFK-zk. hau duena: A-20079224.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.