Fitxategiak kudeatzea
Kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko erarik arin eta erosoena.
Enpresaren ohiko kobrantza eta ordainketen gestioa azkar eta eroso egin daiteke fitxategien transmisio-sistemaren bidez, online bankako moduluak edo enpresaren kontabilitaterako aplikazioak berak sortutako fitxategiak erabiliz.
Abantailak
Bezeroei kobratzeko eta hornitzaileei ordaintzeko gestioa kontrolatzeko aukera ematen die enpresei (Interneten bidez eta bulegotik irten gabe).
Ezaugarriak
Enpresak eta finantza-erakundeak elkarri bidalitako fitxategiek zenbait arau eta protokolo bete behar dituzte. Horiek berdinak izan daitezke erakunde guztientzat (AEB araudia) edo gure entitatearen berezkoak (Laboral Kutxaren koadernoak).
KOBRANTZA | ORDAINKETA | INFORMAZIOA |
---|---|---|
K.19 | K.34 | K.43 |
K.57 | K.68 | |
K.58 | K.16***, K.80***, K.82 |
- AEB-REN (ESPAINIAKO BANKUEN ELKARTEAREN) KOADERNOTXOAK
Espainiako Bankuen Elkartearen (AEBren) banku-arauei buruzko koadernoek banku guztiek bete beharreko arauak eta protokoloak jasotzen dituzte. Besteak beste, finantza-erakunde batek igorri edo hartzen dituen fitxategi informatikoen ezaugarriak finkatzen dituzte.
Hauek dira gehien erabiltzen diren koadernotxoak: - LABORAL KUTXAREN KOADERNOTXOAK***
Batzuetan, finantza-erakundeek berezko arauak egiten dituzte, AEBk garatu gabeko eragiketak arautzeko, bezeroek eragiketak aurkezteko sistema automatikoa izan dezaten. Laboral Kutxak garatutako koadernorik garrantzitsuenak hauek dira:
KOADERNO 16: Pagos Ordainketak atzerrira
KOADERNO 80: Estatuko hornitzaileei ordainketak
Laboral Kutxaren iritzia
"Enpresaren ohiko jarduerak eragindako kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko erarik arin eta erosoena."