Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Enpresak Finantzaketa Hitzarmenak COVID-19 ICO FINANTZAKETA LERROA

COVID-19 ICO FINANTZAKETA LERROA

Sasoi latz honetan, KOIren COVID-19 abal-lerroak jarri nahi dizkizugu eskura. Egungo krisiaren ondorioz sarrerak murriztu zaizkien negozioei finantzaketa eskaintzea dute helburu.

  • KOIren inbertsioetarako lerroa (berria: 2020ko irailetik aurrera indarrean)
  • KOIren likidezia-lerroa

Oraindik eskatu ez baduzu, jarri harremanetan gurekin inprimakiaren bidez, eta informazio zehatzagoa emango dizugu lerroari buruz eta eskatzeko eman beharreko urratsei buruz.

 

  • Zer finantzatu dezaket?

    KOIren likidezia-lerroaren bidez negozioaren egitura-gastuak finantza ditzakezu: pertsonal-gastuak, likidatzeko dauden hornitzaileen fakturak (2020an jaulkitakoak), hornidura-gastuak, lokalen alokairuak, kanpo-zerbitzuen kostuak, zergak (2020ko martxoaren 17aren ondorengo sortzapen-aldia dutenak) eta jardueraren ohiko gastu operatiboak, besteak beste.

    KOIren inbertsioetarako lerroaren bidez, berriz, honako hauek finantza ditzakezu: eraberritze-lanak, egokitzapenak, jarduera hasteko gastuak, zure negozioko inbertsio berriak (hala nola irtenbide teknologikoak, makinak, ibilgailuak eta abar) eta inbertsio horiek eragindako gastuak.

  • Zer behar dut eskatzeko?

    2019ko ekitaldiko urteko kontuak, formulatuta edo onartuta (enpresak).

    2018ko PFEZren aitorpena, eta 2019koa, baldin eta aurkeztu badu (autonomoak).

    BEZaren 2019ko urteko deklarazioa (390 eredua)

    2019ko ekitaldiko ikuskaritza-txostena, betiere, enpresa behartuta badago.

    Zure negozioari buruzko zenbait datu: fakturazioa, langile-kopurua, jasotako laguntzak… Zehaztu egingo dizkizugu.

  • Zein dira haren ezaugarriak?

    5 urterainoko mailegua (KOIren inbertsioetarako lerroa 8 urteraino luzatu daiteke).

    Urtebeteko gabealdiaren aukera (interesak bakarrik ordaintzen dira, baina ez maileguaren amortizazioa).

    Gutxieneko zenbatekorik gabe.

    Lehentasunezko baldintzetan.

LABORAL Kutxan lanean jarraitzen dugu zuri gauzak errazteko

 

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.