Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Enpresak Finantzaketa Hitzarmenak AUTONOMOAK ETA MIKROENPRESAK

AUTONOMOAK ETA MIKROENPRESAK

<p>Ausartu zure proiektuak gauzatzen, LABORAL Kutxaren eta Europako Inbertsio Fondoaren arteko

AUTONOMO eta ENPRESA TXIKIentzako finantzaketa:

  • Gehienez 9 langile
  • Gehienez 2.000.000 €-ko fakturazioa urtean

Finantzaketa baldintza berezietan:

  • Zenbatekoa: 3.000 €-tik 25.000 €-ra
  • Onuradun bakoitzeko muga: 50.000 €
  • Epea: 3 hiletik 5 urtera arte
  • Interes-tasa: % 3,40ko ITNa
    Gehienez % 9,89ko UTBa (*) eta gutxienez % 3,88koa UTBa (*)
  • Irekitze-komisioa: % 1
  • 12 hilabetera arteko kapital-gabealdia (**)
  • Indarraldia: 2023-10-01era arte edo finantzaketa-lerroaren 70 milioi euroen formalizazioa amaitu arte.
  • Kuota konstanteko amortizazio-sistema.
Adibidea. 3 hilerako 3.000 euroko mailegu batean. Irekitze-komisioa: 30 €; ITNa: % 3,40. UTBa: % 9,89; hileko kuota: 1.005,67 €; zorraren zenbatekoa guztira: 3.047,01 €. Maileguaren kostu osoa: 47,01 €; horietatik 30 € irekiera-komisioaridagozkio eta 17,01 € interes arruntei.
Adibidea. 60 hilerako 25.000 euroko mailegu batean. Irekitze-komisioa: 250 €; ITNa: % 3,40. UTBa: % 3,88; hileko kuota: 453,68 €; zorraren zenbatekoa guztira: 27.470,50 €. Maileguaren kostu osoa: 2.470,50 €; horietatik 250 € irekierakomisioari dagozkio eta 2.220,50 € interes arruntei. 30 kuota 453,67 €-koak dira, adierazitako zorraren zenbatekoaren guztizkoa osatzeko.
(*) UTBa aldatu egiten da eragiketaren epearen arabera.
(**) Kapital-gabealdian zehar interesak bakarrik ordainduko dira.

AUTOENPLEGUrako edo ENPRESA BERRIAK abian jartzeko finantzaketa:

  • Makinak, ekipamendu-ondasunak eta ibilgailu komertzialak eskuratzeko eta bulegoak edo lantegiak egokitzeko inbertsioa.
  • Kooperatiba edo ekonomia sozialeko enpresetarako ekarpena.
Finantzaketa honek Europar Batasunaren laguntza du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1296/2013 zenbakidun Araudian (EB), Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Batasunaren Programari (EaSIri) buruzkoan, jasotakoaren arabera ezarritako berme-tresnaren esparruan.
Finantzaketa honek Europar Batasunak finantzatutako bermea du, Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Batasunaren Programaren (EaSIren) eta Europarako Inbertsio Planaren esparruan ezarritako Inbertsio Estrategikoetarako Europako Fondoaren (FEIEren) arabera. Europar Batasunean inbertsio produktiboak finantzatzen eta aplikatzen laguntzea eta finantzaketa eskuragarriagoa izan dadin bermatzea dira FEIEren helburuak.
Europar Batasunak emandako finantza-sostenguko prestazioak, Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Batasunaren Programa (EaSI) abian jarri duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1296/2013 (EB) zenbakidun Araudiaren arabera eta Europarako Inbertsio Planaren esparruan sortutako Inbertsio Estrategikoetarako Europar Funtsaren (FEIEren) arabera ezarritako berme-tresnaren esparruan. Europar Batasunean inbertsio produktiboak finantzatzen eta aplikatzen laguntzea eta finantzaketa eskuragarriagoa izan dadin bermatzea dira FEIEren helburuak.
FEIEri buruzko informazio gehiago eskura daiteke Europako Batzordearen web-orrialdean (http://ec.europa.eu/priorities/jobs-growth-and-investment/investment-plan_en) eta Twitterren (#investEU).

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.