Makineria-Aseguruak

Zertan datza Makineria-Asegurua?

  • Makineria leasing bidez finantzatu baduzu eta ezbehar baten ondorioz bera gabe gelditzen bazara, aseguruak mailegu-emaileari zor dion amortizazio-kapitala estaltzen du.

  • Kalte partziala izanez gero, zenbateko handiak ordaintzea ekidingo du.

  • Enpresaren oreka ekonomikoa eta finantzarioa errazten du.

Zein Makineria Aseguru aukeratu?

Makineria haustea

Aseguratu zure makineria edozein istripuren aurrean.

Leasing makineria

Finantza-errentamenduko sistemaren bidez erositako makineria aseguratzen du.

Ohiko galderak

Normalean, makineria negozioaren instalazioak eta industria-hornidura estaltzen dituen aseguruan sartzen da. Hala ere, egoera batzuetan gomendagarria da Makina-Aseguru bat egitea:

  • Ekipoen eta/edo makinen funtzionamendu jarraitua eta eraginkorra funtsezkoa denean negozioak aurrera egin dezan. Zure enpresa diru-sarrerak sortzeko makineriaren mende badago, aseguru hau funtsezko finantza-babesa da.

  • Makineria renting edo leasing bidez erosten bada. Aseguru espezifiko batek estaldura zehatzak eta aseguramendu-baldintza hobeak bermatzen ditu (frankizia txikiagoak, adibidez).

Besteak beste, berme hauek kontrata daitezke:

  • Akats mekaniko, elektriko edo elektronikoek eragindako bat-bateko eta ustekabeko barne-kalteak.

  • Muntaketa-akatsak.

  • Giza akatsak (maneiu txarra, lubrifikazio falta…).

  • Korronte-laburketek, gainpresioak eta pieza mugikorren hausturak eragindako kalteak.

  • Mantentze-lanik eza

  • Erabileraren araberako desgate normala

  • Doluzko ekintzak

  • Estali gabeko hondamendi-gertaerengatiko kalteak

IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro, S.A, , Caja de Seguros Reunidos, Compañia de Seguros y Reaseguros, S.A. - CASER, Generali España, Sociedad Anonima de Seguros y Reaseguros. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen