Bizi- eta Istripu-Aseguru Kolektiboa
Zertarako kontratatu Bizi- eta Istripu-Aseguru Kolektibo bat?
Bizi- eta Istripu-Aseguru Kolektiboak enpresari bermatzen dio kalte-ordain handiei aurre egin ahal izatea, urteko prima murriztuko aseguru baten bidez. Aseguru horrek babes egokia eskaintzen die enpresa bateko langileei gerta daitezkeen istripuen aurrean.
Zer estaldura ditu?
Gaixotasunaren edo istripuaren ondoriozko heriotza.
Gaixotasunagatiko edo istripuagatiko baliaezintasuna, maila desberdinetan, hitzarmenaren arabera.
Zer estaldura gehi ditzakezu?
Istripuaren ondoriozko heriotza.
Zirkulazio-istripuagatiko heriotza.
Istripuaren ondoriozko erabateko baliaezintasun iraunkorra.
Zirkulazio-istripuagatiko erabateko baliaezintasun iraunkorra.
Istripuagatiko ospitaleratzeagatiko sorospena.
Istripuaren ondoriozko aldi baterako baliaezintasuna (eguneko baja edo ezintasun iragankorra).
Istripuagatiko osasun-laguntza.
Ohiko galderak
Oro har, derrigorrezkoa da enpresa batentzat, bere jarduera kokatzen den lan-hitzarmenak hala ezartzen badu.
Nolanahi ere, derrigorrezkoa izan ala ez, edozein enpresak kontrata dezake aseguru mota hori. Enpresek aseguru hau kontratatzen dute balizko arriskuen aurrean babesa eta egonkortasun ekonomikoa emango dieten gizarte-onurez hornitzeko, bai eurei, bai euren familiei.
Langileen babes egokia bermatzeaz gain, Bizi- eta Istripu-Aseguru Kolektiboko Asegurua izateak beste bi abantaila eskaintzen dizkio edozein erakunderi.
Alde batetik, ikuspegi fiskaletik, ordaindutako primak gastu kengarritzat hartzen dira.
Bestetik, produktu honek enpresaren ondarea zaintzeko balio du.
Produktuari buruzko dokumentazioa
Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Bizi- eta Istripu-Aseguru Kolektiboaren arriskuaren aseguratzaileak: Caja de Seguros Reunidos, Compañía de Seguros y Reaseguros, S.A. - Caser, Seguros Lagun Aro, S.A. y Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Pabiloi eta Negozioen Aseguruaren arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro, S.A, Seguros Lagun Aro Vida, S.A., Caja de Seguros Reunidos, Compañia de Seguros y Reaseguros, S.A. - CASER, Generali Espana, Sociedad Anonima de Seguros y Reaseguros, ZURICH Insurance Europe AG, sucursal en España, HISCOX S.A. sucursal en España y TELEFÓNICA SEGUROS sucursal en España. ETE-entzako aseguruaren arriskuaren aseguratzailea: Sanitas, S.A. Erantzukizun zibila eta finantza-ahalmena estalita ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Kontsultatu aseguratzaileak hemen: aseguruak.laboralkutxa.eus.