Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

CL Patrimonio

EZAUGARRI OROKORRAK

a) Fondoaren bokazioa eta kudeaketaren helburua: Errenta Finko Mistoa.

Errenta finko mistoko fondoa denez, zorroaren % 30 baino gutxiago errenta aldakorrean inbertituko du eta gainerakoa errenta finkoan. Euroaz bestelako monetetan, berriz, zorroaren % 5 inbertituko du, gehienez.

b) Inbertsioak hautatzeko eta banatzeko irizpideak:

Fondoak epe ertain eta luzeko errenta finko publiko eta pribatuko aktiboetan inbertituko du. Euroguneko edo ELGAko herrialdeek jaulkitako kalitate handiko aktiboak izango dira, eurotakoak batez ere. Oro har, zorroaren iraupena urte bat eta bost urte bitartekoa izango da.

Errenta aldakorreko inbertsioa Espainiako Ibex 35eko baloreetara zuzenduko da batez ere, baina beste inbertsio batzuk Euroguneko baloreetara ere bidera daitezke.

Fondoak ez du bere zorroaren % 5 baino gehiago inbertituko, euroaz bestelako monetetan.

c) Inbertsioei atxikitako arriskuak:

Fondoak kreditu-kalitate handiko balore-jaulkipenetan inbertitzen du. Beraz, kontrako alderdiaren arriskua txikia izango da, berez. Errenta finkoko aktiboetan egindako inbertsioa interes-tasaren arriskuaren mende dago: Fondoak epe luzerako aktiboetan inbertitzen du, batik bat, eta horietan gorabehera handiak izaten dira interes-tasetan.

Errenta aldakorrean egindako inbertsioen ondorioz, fondoaren errentagarritasuna inbertitutako merkatuen hegazkortasunaren mende dago.

Informazio gehiago behar izanez gero, Fondoaren liburuxka xehatua kontsultatu.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.