Efektuen Deskontu Komertziala

Behar duzun likidezia ematen dizu, kanbio-letra, ordainduko eta beste agiri batzuen deskontuaren bidez.

Zure enpresaren eguneroko eragiketak egiteko behar duzun likidezia ematen dizu, kanbio-letra, ordainduko eta beste agiri batzuen deskontuaren bidez.

Abantailak

  • Likidezia. Ez duzu fakturaren mugaegunera arte itxaron behar dirua eskuratzeko.
  • Kanbio-letrak, ordaindukoak, ordainagiriak, ordainketa helbideratuak eta obra-egiaztapenak kobratzeko gestioak egiten ditugu.

Ezaugarriak

Euskadiko Kutxak honako deskontu modalitate hauek ditu:

  • Deskontu arrunta: efektuaren nominalari interesak eta komisioak kendu eta bezeroak eragiketaren zati garbia ordaintzen du.
  • Forfaita: deskontu arruntaren antzekoa da, baina komisiorik ez kobratzea du ezaugarri (interesa soilik aintzat hartzen da).
  • Kobrantzarako efektuak: tramitatutako efektu bakoitzeko komisio bat kobratuta soilik egiten da kobrantzaren gestioa.
  • Efektu baldintzatuak: kobrantzarako efektuen antzekoa da baina, kasu honetan, entitateak efektua kobratu ondoren eta itzultzeko epea agortu ondoren egiten du abonua Laboral Kutxak.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.