Transferentzia, ordainagirien kudeaketa eta mantentze-komisiorik GABE*.
Elkarte eta Erkidegoentzako Kontua
Zer da LABORAL Kutxaren Elkarte eta Erkidgoen Kontua?
Erkidegoentzat, elkarteentzat eta talde antolatuentzat berariaz diseinatutako finantza-irtenbidea da. Kudeaketa ekonomikoa errazteko pentsatutako kontua da, beraien beharretara egokitutako abantailekin.
Abantailak
% 1eko UTBko** errentagarritasuna lehen 10.000 euroren kasuan, 1.000 eurotik gorako batez besteko saldoa duten kasuetan.
Online Bankaren atal berria mugimenduen laburpenarekin.
Ohiko galderak
Elkarteen eta Erkidegoen Kontuko dokumentazioaren atalean, komisioei buruzko informazio-dokumentua, ordainketa-kontu bati lotutako zerbitzu adierazgarrienen zerrenda eta kontratuaren aurretiko informazioa kontsulta ditzakezu.
Erkidegoko lehendakariari dagokio legezko ordezkaritza. Jabeen batzordeak izendatuko du jabeen artean. Hala ere, kontua irekitzeko jabekideen batzarrak izendatutako ahaldunek egin beharko dute, normalean komunitateko presidentea edo finka-administratzailea izan ohi direnak.
Kontratazio gehigarria
Energia-eraginkortasunera, irisgarritasunera eta birgaitzera bideratutako erreformak finantzatzen ditu.
Era guztietako komunitateentzako irtenbideak. EITa sartzeko aukera (eraikinen ikuskapen teknikoa) eta ordaindu gabeko kuotak erreklamatzekoa.
* Komisiorik ez oinarrizko eragiketetan: ordainagiriak jaulkitzeko komisiorik gabe eta online transferentzien komisiorik gabe, bai nazionaletan, bai Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara egindakoetan, gehienez 50.000 euroko eragiketengatik, betiere eurotan badira. Mantentze-komisiorik gabe, hiruhileko 300 €-tik gorako batez besteko saldoa duten kontuetarako. Zorpekoa edo 300 €-ko edo gutxiagoko saldoa izanez gero, mantentze-komisioa hiru hilean behin 9 € izango da (% 0ko ITNa eta % -11,85eko UTBa, urte batean 290 € konstanteko eguneroko saldorako kalkulatuak). Online Banka doan. Kontu hobaridunen kopurua IFZ bakoitzeko kontu batera mugatuko da. / ** UTB kontuaren batez besteko saldoaren araberakoa izango da. Batez besteko saldoa 1.000 eurokoa edo txikiagoa bada, kontuak ez du ordainduko; batez besteko saldoa 1.000 eurotik gorakoa bada, kontuak % 1eko ITNa ordainduko die lehenengo 10.000 euroei (saldoaren gainerakoa ez da ordainduko). Adibide argigarriak: 700 euroko batez besteko saldoa: kontuak ez du interesik sortuko % 0,00ko UTBan; 10.000 euroko batez besteko saldoa: kontuak 100,00 euro sortuko ditu lehen urtean % 1,00eko UTBan; batez besteko saldoa 15.000 eurokoa bada: kontuak 100,00 euro sortuko ditu lehen urtean % 0,67ko UTBan. Interes horien likidazioa hiru hilean behin egingo da, otsailaren 28an, maiatzaren 31n, abuztuaren 31n eta azaroaren 30ean. / Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro, S.A., Seguros Lagun Aro Vida, S.A., La Previsión Mallorquina de Seguros, Sanitas, S.A. de Seguros, EXPERTIA, Seguros de Decesos, S.A., Caja de Seguros Reunidos, Compañia de Seguros y Reaseguros, S.A. - CASER, EEurop Assistance España, S.A. Espainiako sukurtsala (DGSFP erregistroan E0243 zenbakiarekin erregistratuta), Generali Espana, Sociedad Anonima de Seguros y Reaseguros, HISCOX S.A. Espainiako sukurtsala, TELEFÓNICA SEGUROS Espainiako sukurtsala, ZURICH Insurance Europe AG, Espainiako sukurtsala, Mutua de Propietarios Seguros y Reaseguros a Prima Fija eta COFACE. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko: aseguruak.laboralkutxa.com