
Hileko kreditu-txartela enpresentzat.
Konparatu hemen txartel bakoitzak eskaintzen dizkizun prestazioak labur-labur.
Konparatu hemen txartel bakoitzak eskaintzen dizkizun prestazioak labur-labur.
Segurtasunagatik, txartela blokeatu behar duzu:
Zure Online Bankan, zuzenean txartelaren atalean edo "Larrialdietan".
Telebankan 900 929 029 telefonora deituz, atzerritik: (+34) 943 77 99 09 (Telebankako ordutegia: astelehenetik igandera 07:00etatik 24:00etara).
Servireden 900 200 128 telefonora deituz, atzerritik (+34) 900 200 128 (24 orduz)
Bai, edozein bulegotan, kutxazainetan edo zure Online Bankatik, "Txartelak" ataleko "Txartelaren kreditua intsuldatu" atalaren bidez. Txartelaren kreditu-muga osoa edo haren zati bat aukeratutako txartelaren lotutako kontura intsuldatu ahal izango duzu.
Bi aukera daude zure txartelaren kreditua handitzeko:
1. Dagoeneko duzun kreditu-mugaren arabera, Online Bankan, Telebankan edo bulego batean handitu ahal izango duzu.
2. Txartelari abonu bat egin diezaiokezu Online Bankatik, txartelen atalean, Telebankatik edo bulegotik, eta berehala handituko da dagoen eskuragarria, txartela erabiltzen jarraitu ahal izateko.
Txartelaren laburpenean zehazten diren mugimenduak saltokiak eta entitateak fakturatu dituenak dira; beraz, mugimendu berria bada, baliteke laburpenean ez agertzea.
Zure Online Bankan, "Txartelak" aukeraren "Txartelen mugimendua" atalean, fakturatutako azken bi hilabeteetako laburpenak eta kontsulta egin arte fakturatutako mugimenduak egongo diren hileko laburpena lor daitezke.
Postontzitik "Korrespondentzia" aukeran kargatutako azken 5 urteetako laburpenak ere eskura daitezke.
Bai, zure Online Bankako "Txartelak" aukeraren "Erosketak saltoki motaren arabera" atalean, zure txartelarekin azken 12 hilabeteetan egindako eragiketak ikus ditzakezu, merkataritza-sektoreen arabera multzokatuta.
Android, Birtuala eta Paygold: kobrantza-metodo seguru eta malguak.
Zure enpresako ordainketarik ohikoenak transferentzia bidez edo ordainagiriak helbideratuz berehala finantzatzeko aukera ematen du.