Hasiera Enpresak Finantzaketa Hitzarmenak GIZARTE EKONOMIAKO EaSI FINANTZAKETA LERROA

GIZARTE EKONOMIAKO EaSI FINANTZAKETA LERROA

Gizarte-ekonomiako enpresa bat osatzen duzunez, badakizu zein baliotsua den ahaleginak batzea. Eta LABORAL Kutxan ere badakigu. Gure DNAn dago.

Elkarrekin urrunago hel gaitezke. Horregatik, batu egiten dugu, gizarte-ekonomiako enpresen etorkizuna bultzatzeko.

GIZARTE EKONOMIA FINANTZATZEN DUGU, GEHIAGO ESKAINIZ:

AUKERAK:

  • Mailegua edo kreditu-kontua (birfinantzaketak ez dira sartzen).
  • Inbertitzeko edo zirkulatzailerako.

ZENBATEKOAK:

  • 500.000 €-raino enpresako.

ARINTASUNA IZAPIDEETAN:

  • Europako Inbertsio Funtsaren laguntzarekin.
  • Hipoteka-bermerik gabe.

BALDINTZA BEREZIAK:

  • Lehentasunezko interes-tasak.
  • 10 urtera arteko epea (3 urtera artekoa kreditu-kontuetan).

ZEINEK ESKURA DEZAKE FINANTZAKETA HAU

  • Kooperatibek edo lan-sozietateek.
  • Mutualitateak edo arrantzaleen kofradiak.
  • Gizarteratzeko enpresek edo enplegurako zentro bereziek, dagokion autonomia-gobernuak aitortuta.

  • Eta, baldintza hauek bete behar dituzte:
  • 30 milioi baino gutxiago fakturatzea.
  • 30 milioitik beherako aktiboak izatea balantzean.
  • Azken hiru ekitaldietan irabazien % 33 baino gehiago banatu ez izana akziodunen edo bazkideen artean.
  • Jarduerarik ez izatea sektore murriztu hauetako batean: armen produkzioan eta merkaturatzean, giza klonazioan, tabakoan, alkohol destilatuaren produkzioan eta ausazko jokoetan.
  • Aurretik Europako Inbertsio Funtsaren hitzarmenak babestutako programen bidezko finantzaketarik jaso ez izana.

Oharra: Jarduera-sektore hauek kanpo geratzen dira: armen produkzioa eta komertzializazioa, giza klonazioa, tabakoa, alkohol destilatuaren produkzioa, ausazko jokoak eta birfinantzaketak.

Logotipos de la Unión europea y de EIF

Finantzaketa honek InnovFin PYMEren bermea du. Horrek Europar Batasuneko Horizonte 2020 Finantza Baliabideen programaren eta Inbertsio Estrategikoetarako Europako Fondoaren (FEIE) finantza-laguntza du. Europar Batasuneko produkzio-inbertsioak finantzatzeko eta finkatzeko eta finantzaketa eskuratzea errazteko helburua du FEIEk.

Argibide gehiago hemen:

http://ec.europa.eu/index_es.htm

http://www.eif.org/what_we_do/guarantees/single_eu_debt_instrument/innovfin-guarantee-facility/

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.