
Paygold ST: urrutitik kobratu behar duzunerako
Zer eskaintzen dit LABORAL Kutxaren Paygold STak?
Paygold kobratzeko eta ordaintzeko irtenbide segurua eta erraza da. Sortu kobrantza-esteka pertsonalizatu bat eta bidali WhatsApp, email edo SMS bidez. Zure bezeroek Bizum edo txartelarekin ordaintzen dute eta zuk berehala kobratzen duzu!
Ezin hobea honetarako:
Telefono bidezko salmentak edo sare sozialetan egindako salerosketetarako.
Aurrekontu pertsonalizatuetarako eta erreserbetarako.
Etxez etxeko banaketetarako.
Norentzat da?
Edozein negoziok erabil dezakeen arren, oso egokia da kasu hauetarako:
Profesionalak eta autonomoak.
Merkataritza elektronikorik gabeko dendak.
Telefono bidezko erreserbak.
Entrega etxean duten negozioak.
Klinikak, lantegiak, bulegoak...
Abantailak
Ez duzu onlineko dendarik behar.
Kobratu posta elektroniko, WhatsApp edo SMS bidez.
QR kode bat ere erakutsi ahal izango duzu, zure bezeroek ordaindu ahal izan dezaten
Bizum bidez kobratu ahal izango duzu.
Ordainketa % 100 segurua.
Kobrantza bakoitzaren egoeraren jarraipena denbora errealean.
Pertsonalizatu mezua eta ordainketaren kontzeptua.
Gainera, dagoeneko ST bat baldin badaukazu, zerbitzu hori izateak ez dizu kostu gehigarririk eragingo.
Nola funtzionatzen du?
Sortu kobratzeko esteka zure Android STtik edo gaituko zaizun administrazio-webgunetik.
Bidali WhatsApp, SMS edo email bidez.
Zure bezeroak irekiko du, sartu haren datuak eta ordaindu.
Zuk unean bertan jasotzen duzu kobrantza.
Zure lokalean, QR kode batekin ere kobratu ahal izango duzu.
Kobratzeko beste modu batzuk


Ordainketa-esperientzia % 100 segurua eta zure onlineko dendatik atera gabe.
Beste zerbitzu batzuk

STak TicketBairen araudi berria betetzen du. Bai eskudirutan bai txartelarekin egiten dituzun salmentetarako.


48 ordu baino gutxiagoan mantentzea barne
Laguntza teknikoa 24/7
STaren eguneratze automatikoak
Ohiko galderak
Lehenespenez, 24 ordura iraungitzen da, baina beste iraupen bat eskuz konfigura dezakezu.
Bai, segurtasun-estandar gorenak (PCI-DSS9) eta PSD2 araudia betetzen ditu. Gainera, bezeroen autentifikazio sendotua (SCA) eskaintzen du, iruzurretatik hobeto babesteko.
Kobrantza bakoitza unean bertan jaso ahal izango duzu, edo guztiak kobrantza bakarrean, egunaren amaieran.
Orrialde honetan eskuragarri dagoen formularioaren bidez edo LABORAL Kutxaren edozein bulegotara hurbilduz eska dezakezu.
Interesa dakizuke
Orain zure txartela pertsonalizatu eta zure enpresaren logoa jar dezakezu.
Tokiko merkataritzaren behar guztiei erantzun integrala.
Informazio guztia Argiturekin.