TICKETBAI
Zer da TicketBAI?
Hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren baterako proiektua da, eta helburu hau du: hainbat betebehar legal eta tekniko ezartzea, pertsona fisiko eta juridiko guztientzat. Proiektua indarrean sartzen denetik aurrera, baldintza hauek bete beharko dituzte:
1. Azken kontsumitzaileari TicketBAIren eskakizunen araberako salmenta-tiketa ematea.
2. Fakturazio guztia baliabide telematikoen bidez bidaltzea dagokion foru-ogasunari.
LABORAL Kutxaren STak oso erraz jartzen dizkizu gauzak
LABORAL Kutxaren TicketBAI STari esker, saltokiek bi eskakizunak bete ditzakete; izan ere, alde batetik, araudiaren araberako tiketa sortzen du eta, bestetik, fakturazio guztia dagokion ogasunera bidaltzen du telematikoki. Egindako salmenta guztiak kudeatzen dira, bai eskudiruzkoak eta bai txartel bidezkoak.
Bestalde, bezeroei normalean txartelarekin kobratzea ahalbidetzen dizu.
Nola funtzionatzen du STak TicketBAIrekin?
Erosketa-orga bat sortzen da bezeroari eman nahi zaionaren xehetasunarekin. Kobratzeko modua hautatu behar da: eskudirua edo txartela. Txartel bidez kobratu behar izanez gero, txartel bidezko ordainketen modulua irekitzen da zuzenean.
Salmenta kobratu ondoren, TicketBAIren eskakizunen araberako tiketa sortuko da, bezeroari emateko. Halaber, telematikoki dagokion foru-ogasunera bidaliko da tiketa.
Aukeratu zure ST modelorik gogokoena
1. Wifia: erabiltzaileari mugikortasun handia eskaintzen dio, eta bezeroak ez du bere txartela begien bistatik galtzen.
2. GPRSa: kalez kaleko salmentarako dendetan, azoketan, etxez etxeko laguntza teknikoan edo mugikortasuna beharrezko duten eta onexiorik ez duten saltokietan erabiltzen d, ez baitu -sare batera konektatu beharrik.