Hasiera Negozioak eta Profesionalak Laguntzak Tresnak Sarrera-eta-gastuen-grafikoak

Sarrera-eta-gastuen-grafikoak

Zure bankuko mugimenduak kontsultatu era argi eta erraz batean.

Tresna horri esker, zure aurrezkia eta mugimenduak modu bisualagoan eta grafikoagoan ikusteko aukera izango duzu. Aproposa da gastuak eta diru-sarrerak hobeto planifikatzeko eta kontsumo burutsuagoa egiteko.

Proba ezazu! Ikusiko duzu zein erraza eta erosoa den zure kontu eta txartelen datuak aztertzea, zauden tokian zaudela. Sar zaitez LABORAL Kutxaren online bankan, klikatu “Posizio guztiak” eta “Ikusi grafikoak” aukeran eta hautatu goiko menuan azaltzen diren fitxak, honako hauek:

  • Nire aurrezkia: Kontu guztietako saldoaren bilakaera eta osaera ikusi ahal izango dugu.
  • Nire Sarrerak eta gastuak: Grafikoki sarreren eta gastuen hilez hileko bilakaera ikusi ahal izango dugu, baita dirua zertan gastatu dugun ere.  
  • Txartelekin egindako ordainketak: Txartelei ematen diegun erabilera eta zer saltokitan erabili ditugun ikusi ahal izango dugu argi eta garbi. 

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.