Gestiolan

Online fakturazio programa bat da, erabilgarria, erraza, online da...eta inolako kosturik gabe.

Gestiolan profesionalei eta enpresa txikiei laguntza eskaintzeko aplikazio informatiko berri bat da, eta zure negozioko salmentak kudeatzen lagunduko dizu. Zerbitzua doakoa da Euskadiko Kutxako Pro bezeroentzat. Gustukoa izango duzu doakoa, erraza, segurua eta online delako.

Horren abantailak

  • Edonondik eta edozein unetan kudeatuko du zure negozioa. Ekipo bat eta interneteko konexioa besterik ez dituzu behar.
  • Zure lanean eraginkortasun eta malgutasun handiagoa izateaz gain,Gestiolan erabiltzeak egitura finkoetan eta gastu energetikoan aurrezteko aukera emango dizu.
  • Programak zure bulegoko ekipoan instalatuta edukitzea baino seguruagoa da.
  • Informazioa zerbitzari seguruetan (https) gordeta dago.
  • CDrik gabe, eta Birusak kutsa dezakeen softwarerik gabe. Gestiolan modu automatikoan eguneratzen da.
  • Programa zure premia profesionaletara egokituta dago, zerbitzua funtzionaltasun konplexu ugarirekin kargatzea ekidinez.
  • Online nabigazioko enpresa kudeaketarako sistemetan erreferentea den 3etrade teknologia erabiltzen du.

Horren ezaugarriak

Gestiolan en funtzionaltasunak hiru eremutan multzokatzen dira:

  • DATUAK: Zure negozioko daturik esanguratsuenak modu seguruan hartu, antolatu eta kontsultatzen ditu: bezeroak, produktuak eta zerbitzuak, aurrekontuak eta fakturak prestatzea...
  • SALMENTEN KUDEAKETA ETA DOKUMENTAZIOA: Zure salmenten kudeaketari buruzko dokumentu guztiak editatu, gorde eta inprimatu egiten ditu. Adibidez, bezero bati produktu edo zerbitzuren aurkezten ari bazara, aurrekontu bat automatikoki sortu ahal izango duzu, une horretan bertan zure datu-baseaz baliatuz. Aurrekontua behin onartu ondoren, sor itzazu emate-agiria eta faktura modu berean. Fitxetan edozein eratako beste dokumenturen bat ere gehitu dezakezu, programa artxibo dokumental gisa erabiliz.
  • KOBRATZEAK: Salmenten fakturak egin ondoren, kobratze-kudeaketarako zuzenean bidali ahal izango dituzu sortutako efektuak. CLNeten sartzen zaren hurrengoan sinatu egin beharko duzu sortutako efektusorta, ordainagiriak kobratzeko zure kudeaketa-lerroan abonatzeko.

Nola eman alta

Gestiolan aktibatu ahal izango duzu eta CLNetetik sartu, artxibo bakar bat ere deskargatu beharrik gabe eta inolako kosturik gabe.

Has zaitez abantaila horiek guztiak erabiltzen zure negozioaren kudeaketan.

Zerbitzua doakoa da Euskadiko Kutxako Pro bezeroentzat. Funtzionaltasunak gehitu nahi badituzu, PRO bezeroen eskura prezio berezietan 3etradek jartzen dituen modulu desberdinak kontrata ditzakezu: Profesional salmentak, erosketak, CRM, newsletter, proiektuak, biltegia...

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.