Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Bolsa

EZAUGARRI OROKORRAK

Fondoa kategoria honetakoa da: Errenta Aldakorra Eurotan.
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 7 (1etik 7ra bitarteko eskalan)
Gestio-helburua: Gestioaren erreferentzia honako indize hauen errentagarritasuna izango da: % 90 Ibex 35 indizea eta gainerako % 10a Espainiako egun bateko zor publikoaren gaineko berrerosteko ituna.
Inbertsio-politika: Esposizio osoaren % 75 eta % 100 bitartean edozein kapitalizaziotako errenta aldakorrean kokatuko da, eta ehuneko horretatik % 90, gutxienez, Espainiako merkatuetan jaulki eta kotizatutako baloreetan, Ibex 35ekoak izan ala ez. Gainerako zatiari dagokionez, euroguneko jaulkitzaile eta merkatuen errenta aldakorrean kokatuko da.
Ibex 35en errentagarritasuna gainditzea da gestioaren helburua eta, hartara, Ibex 35etik kanpo kokatuko da zorroaren % 50 baino gehiago. Finantza-egoeraren eta aurreikuspen ekonomikoen arabera aukeratuko dira baloreak, eta indizeko haztapena ez da izango zorroan ehuneko jakin bat esleitzeko funtsezko irizpidea.
Esposizio osoaren gainerako zatia epe laburrerako errenta finkokoa izango da, horren barruan sartuta diru-merkatuko tresnak, kotizatuak izan ala ez, likidoak direnak. % 10eraino gordailuetara bideratuko da.
Errenta finkoari dagokionez, euroguneko jaulkitzaile eta merkatuen epe laburrerako zor publiko likideziadunean edukiko da, eurotan. Errenta finkoko zorroak urtebete baino gutxiagoko iraupena izango du batez beste, eta jaulkipenek gutxienez kreditu-kalitate ertaina (BBB- edo handiagoa) izango dute, edota Espainiako Erresumaren parekoa, baldin eta azken hori txikiagoa bada. Eurogunetik kanpoko erakundeek jaulkitako errenta aldakorreko baloreetan egindako inbertsioak eta dibisa-arriskuarekiko esposizioak, biak batuta, ez dute hartuko esposizio osoaren % 30 baino gehiago.
Ondarearen % 10eraino inbertitu ahal izango da aktibo egokiak diren Gestorearen taldeko IKE finantzarioetan, harmonizatuak izan ala ez.
Europar Batasuneko estatu batek, autonomia-erkidego batek, toki-erakunde batek, Espainia kide duten nazioarteko erakundeek eta Espainiako erresumakoa baino kaudimen-sailkapen txikiagoa ez duten estatuek jaulki edo abalatutako baloreetan inbertitu ahal izango da ondarearen % 35etik gora. Ehuneko hori handitu ahal izango da une jakin batzuetan.
Deribatuen merkatu antolatuetan negoziaturiko finantza-deribatuetan jardun ahal izango da, eskurako inbertsioen inguruko arriskuei estaldura emateko xedez eta inbertsio-helburuetarako. Eta deribatuen merkatu antolatuetan negoziatzen ez diren finantza-tresnekin ere egin ahal izango dira eragiketak, estaldura emateko xedez eta inbertsio-helburuetarako.

Argibide gehiago lortzeko, jo fondoaren informazio-liburuxkara.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.