Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Crecimiento

EZAUGARRI OROKORRAK

Fondoa kategoria honetakoa da: Errenta Aldakor Mistoa Eurotan.
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 6 (1etik 7ra bitarteko eskalan)
Gestio-helburua: Gestioaren erreferentzia honako indize hauen errentagarritasuna izango da: % 60 MSCI EMU net total return (MSDEEMUN) indizea eta gainerako % 40a honako konbinazio hau: % 25 1-3 urterako Bloomberg Barclays Spain Government; % 25 3-5 urterako Bloomberg Barclays Spain Government; % 25 5-7 urterako Bloomberg Barclays Spain Government; eta % 25 7-10 urterako Bloomberg Barclays Spain Government. Erreferentzia hauek informazio edo konparazio helburuarekin hartzen dira soilik.
Inbertsio-politika: Fondoak esposizio osoaren % 30 eta % 70 bitartean errenta aldakorrean inbertituko du, haren kapitalizazio-maila edozein dela ere. Esposizio osoaren gainerako zatia epe laburrerako errenta finkokoa izango da, horren barruan sartuta diru-merkatuko tresnak, kotizatuak izan ala ez, likidoak direnak. % 10eraino gordailuetara bideratuko da. Errenta finkoko aktiboen jaulkitzaileak publikoak edo pribatuak izan daitezke, eta zorroaren batez besteko iraupena 1 eta 5 urte bitartekoa izango da, helburuko iraupena 2 urtekoa bada ere.
Errenta finkoko jaulkipenek kreditu-kalitate ertaina izango dute gutxienez (BBB- maila edo handiagoa), edo Espainiako Erresumak unean-unean duena, horiek baino txikiagoa bada.
ELGEko jaulkipenak eta merkatuak aukeratuko dira.
Ondarearen % 5eraino inbertitu ahal izango da aktibo egokiak diren Gestorearen taldeko IKE finantzarioetan, harmonizatuak izan ala ez.
Eurogunetik kanpoko erakundeek jaulkitako errenta aldakorreko baloreetako inbertsioen eta dibisa-arriskurako esposizioaren arteko batura ez da % 30etik gorakoa izango.
Europar Batasuneko estatu batek, autonomia-erkidego batek, toki-erakunde batek, Espainia kide duten nazioarteko erakundeek eta Espainiako erresumakoa baino kaudimen-sailkapen txikiagoa ez duten estatuek jaulki edo abalatutako baloreetan inbertitu ahal izango da ondarearen % 35etik gora.
Deribatuen merkatu antolatuetan negoziaturiko finantza-deribatuetan jardun ahal izango da, eskurako inbertsioen inguruko arriskuei estaldura emateko xedez eta inbertsio-helburuetarako.

Argibide gehiago lortzeko, jo fondoaren informazio-liburuxkara.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.