GIZARTE EKONOMIAKO EaSI FINANTZAKETA LERROA
LABORAL Kutxan oso ondo ulertzen ditugu gurea bezalako gizarte-ekonomiako enpresak. Hori dela eta, Europako Inbertsio Funtsarekin (EIF) dugun 50 milioi euroko akordioaren berri eman nahi dizugu.
Finantzaketa-lerro horren helburua maileguak eta kreditu-kontuak eskaintzea da, honako baldintza hauek betetzen dituzten proiektuei: eragin sozial positiboa izatea, urtean 30 milioi euro baino gutxiago fakturatzea eta epe labur edo ertainera inbertsioren bat egiteko aurreikuspena izatea.
GIZARTE EKONOMIA FINANTZATZEN DUGU, GEHIAGO ESKAINIZ:
- Mailegua edo kreditu-kontua (birfinantzamenduak bazter utzita).
- Inbertsiorako eta/edo zirkulatzailerako.
- Europako Inbertsio Funtsak babestuta.
- Hipoteka-bermerik gabe.
- Gehienez 500.000 € eragiketako.
- Gehienez 1.000.000 € enpresako.
- Lehentasunezko interes-tasak.
- 10 urtera arteko epea (3 urtera artekoa kreditu-kontuetan).
ZER ENPRESAK ESKURA DEZAKE FINANTZAKETA HORI?
- Kooperatibek edo lan-sozietateek.
- Gizarteratze-enpresek edo dagokion gobernu autonomikoak onartutako enplegu-zentro bereziek.
Baldintzak:
- 30 milioi baino gutxiago fakturatzea.
- 30 milioi baino gutxiagoko aktiboak izatea balatzean.
- Azken 3 ekitaldietan irabazien % 33 baino gehiago banatu ez izana bazkide edo akziodunen artean.
- Jarduerarik ez izatea honako sektore mugatu hauetan: armen produkzioan eta komertzializazioan, giza klonazioan, tabakoan, alkohol destilatuaren ekoizpenean eta ausazko jokoan.
- Europako Inbertsio Funtsaren hitzarmenaren babespeko programen bidezko finantzaketarik jaso ez izana lehenago.
LAGUNTZAILEAK: