Transferentziak

Nazioarteko nahiz nazio-transferentziak erosotasunez egin Online bankaren bidez

Transferentziak eta intsuldaketak

Online bankak dirua intsuldatzeko aukera ematen dizu: zeure kontuetara, beste pertsona batzuek Laboral Kutxan edo beste entitate batzuetan dituzten kontuetara eta atzerriko kontuetara.

ABANTAILAK

  • Kontsultatzeko eta ezeztatzeko aukera ematen du.
  • Administrazio-lanaren karga minimizatu egiten du.
  • Zirkulatzailea eraginkortasunez gestionatzea ahalbidetzen du, ordainketa egiteko jarraibideak atzeratzeko aukera ematen baitu.

SEPA transferentziak

Eurotako ordainketak egin ditzakezu zenbateko-mugarik gabe SEPAren eremuaren barruan, bitarteko elektroniko eta automatizatuen bidez.

EZAUGARRIAK

  • IBAN kodearen bidez identifikatutako kontuen artean egiten dira ordainketak.
  • Transferentziaren kontzeptuak edo informazioak 140 karaktere izan ditzake gehienez.
  • Bezero bakoitzak bere gain hartzen ditu entitateak ezarritako komisioak.
  • Transferentzia ordaintzeko gehieneko epea egun baliodun batekoa da, entitate agindu-emaileak transferentzia jaulkitzen duen datatik zenbatzen hasita.

Geroratutako transferentziak

Online bankaren bidez, transferentzia bat agindu ahal duzu gaur, nahi duzun egunean gauzatzeko.

  • Transferentzia zer egunetan gauzatzea nahi duzun aukeratu ahal duzu.
  • Egindako eragiketak kontsultatu ahal dituzu.
  • Egiteko dauden eragiketak gauzatzeko data aldatu ahal duzu.

Aldizkako transferentziak

Online banka erabiliz, transferentziak agindu ahal dituzu zure kontuetara edo beste norbaiten kontuetara aldizka eta automatikoki egiteko.

EZAUGARRIAK

  • Transferentzia egiten denean ohar automatiko bat jasotzeko aukera aktibatu ahal duzu.
  • Hurrengo transferentzia aldatu, berraktibatu, kontsultatu edo ezeztatu ahal duzu.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.