Saltokietan Erosteko Finantziazio Zerbitzua

Salotkietan erosteko finantzaketa

Erosotasuna eta segurtasuna zure saltokian erosteko

LABORAL Kutxan zure negozioa bultzatzen laguntzeko tresnak eskaini nahi dizkizugu; besteak beste, Saltokietan Erosteko Finantzaketa Zerbitzua.

Zerbitzu horrek salmentak ixten lagunduko dizu, zure bezeroei erosketak finantzatzeko aukera eskaintzen baitie.

Gainera, bezeroek abantailatzat hartuko dute zatika ordaintzeko aukera, eta erosketa esperientzia positiboa sortzen lagunduko dizu. Hori gerora erabakigarria izan daiteke.

  • ZER DA?

    ZURE BEZEROEI FINANTZAKETA BEREHALA ETA SALTOKIAN BERTAN ESKURATZEKO AUKERA ESKAINTZEN DIEN ZERBITZUA DA.

    Nahikoa da LABORAL Kutxarekin esparru-hitzarmena sinatzea; hortik aurrera, zure bezeroen finantzaketa-eskariak bideratzen has zaitezke. Finantzaketa bakoitza abian jartzen den bakoitzean, salmentaren zenbatekoa jasoko duzu zeure kontuan; kuotak kobratzeko gestio-lan guztia LABORAL Kutxaren esku geldituko da.

    ZURE NEGOZIOARENTZAKO ABANTAILAK

    • LABORAL Kutxako bezeroentzat nahiz bezero ez direnentzat balio du.

    • Unean bertan salmentak erraz eta eroso burutzeko aukera handiagoa izango duzu, batez ere zenbatekorik handieneko salmentetan.

    • Bezeroak leialtzea errazten du. Izan ere, bezeroak oso positibotzat sentitzen du errazago ordaintzeko aukera, eta hori erabakigarria izan daiteke gerora non eta zer erosi erabakitzen duenean.

    • Kobratu gabe gelditzeko arriskua baztertzen duzu.

    ZURE BEZEROENTZAKO ABANTAILAK

    • Erosketa unean bertan finantzatuko du, inora joan behar izan gabe.

    • Ia izapiderik eta paperik gabe.

    • Ordaintzeko eguna aukeratu ahal izango du.

    • Bere entitatean helbideratzeko aukera du.

  • FINANTZAKETA BALDINTZAK

    Zenbatekoa:

    Erosketa osoa.

    Gutxienez 300 € eta gehienez 18.000 €.

    Epea:

    Gutxienez 3 hilabete eta gehienez 4 urte.

    Irekiera-komisioa:

    Beti finantzaketa kontratatzen duen bezeroaren kargura.

    Lehen kuotarekin batera kobratzen da.

    Interes-tasa:

    Finantzaketa bakoitzean erabaki ahal izango duzu noren kargu egongo diren interesak:

    • Interesak saltokiaren kontura:

    Finantzatutako zenbatekoa ordainduko dizugu; baina, zenbateko horri interesen kostua kenduko diogu.

    Bezeroak finantzatutako zenbatekoa baino ez du ordainduko, hileko kuoten bidez, aukeratutako epean eta interesik gabe.

    Kuota = finantzatutako zenbatekoa / hil kopurua

    • Interesak bezeroaren kontura:

    Finantzatutako zenbateko osoa ordainduko dizugu, zuretzat inolako gasturik gabe.

    Bezeroak ordainduko ditu hileko kuotak, dagokion interesarekin eta aukeratutako epealdian.

    Kuota = kapitala + interesak

    • 10 x 11 bezeroaren kontura:

    Finantzatutako zenbateko osoa ordainduko dizugu, zuretzat inolako gasturik gabe.

    Bezeroak 11 kuota ordainduko ditu, bere erosketaren zenbatekoaren % 10ekoak.

    Kuota = finantzatutako zenbatekoa / 10

  • FINANTZAKETA ESKATZEKO URRATSAK

    • BETE ESKAERA

    • TRAMITATU ESKAERA honako kanal hauetako edozein erabiliz:
    Online Banka
    ZENTRO BAIMENTZAILEARI deituz: 901 100 350

    • IDENTIFIKA ZAITEZ SALTOKI ZENBAKIAREN BIDEZ ETA EMAN DATUAK.
    Minutu gutxi barru erantzungo diogu eskaerari.

    • JASO KONTRATUAREN SINADURA ETA BEZEROAREN DOKUMENTAZIOA.

    Kasurik gehienetan honako hau eskatuko dugu:

    • NANa
    • Azken nomina
    • Helbideratzeko kontuaren titulartasuna justifikatzeko agiria.

    Zenbateko handien kasuan, informazio horretaz gain errenta-aitorpena ere eskatuko dugu.

    12.000 €-tik gora, gainera, notarioaren esku-hartzea beharko da.

    • ENTREGATU ESKAERA SINATUA ETA AGIRIAK ZURE BULEGOAN.

    • 24 ORDUAN ORDAINDUKO DIZUGU ERAGIKETA.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.