Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LAGUNTZA GEHIAGO ZURE NEGOZIORAKO PRO ABANTAILAK

ZURE KONPROMISOA. ZURE INPLIKAZIOA. ZURE AHALEGINA. Zure negozioa kontuan dugu.

DOAKO ABANTAILAK

    Consulting Pro
    Kontabilitatearen, zergen eta legearen alorreko aholkularitza zerbitzua (EAEn eta Nafarroan besterik ez).
    Online Banka
    Zure gestioak edozein gailutatik (doakoa pertsona fisikoentzat).
    Sarreren eta gastuen azterketa grafikoa
    Jarraitu modu ikuserraz eta grafikoan zure sarrerak, txartel bidezko ordainketak...
    Gestiolan
    Online fakturatzeko programa intuitibo eta erabilerraza.
    Merkataritza-txostenak
    Ezagutu hobeto bezeroak eta hornitzaileak (lehen 5 txostenak doan).
    Visa Pro txartela
    Autonomo eta profesionalentzako txartel berezia. Hobaria, baldintzak betez gero(1).
    Pro alertak
    Zure kontu eta txarteletako mugimenduen jakinarazpenak mugikorrean. 6 hilabete doan(2).

EUROPAKO INBERTSIO FUNTSAREN FINANTZAKETA-LERROA(3)

    ETA KREDITU AUTOMATIKOAREKIN

    12.000 €-rainoko (4) likidezia-koltxoi gehigarria duzu, edozein gertaera eta horrek eragin litzakeen gastuak saihesteko.
  • Erraz kontratatzen da.
  • Ez duzu zure helbideratze-kontua aldatu behar.
  • ZERGATIK DA GARRANTZITSUA LAGUNTZAK BATZEA?

    Profesional eta enpresei zerbitzua emateko jaio zen LABORAL Kutxa. Gure helburua da haiei une eta egoera guztietan laguntzea.

    Autonomoa bazara edo zeure negozioa baduzu, gure entitatearen laguntza izan dezakezu, hasiera-hasieratik argi izan baitugu ekintzaileei benetako neurrien bidez laguntzea dela geure helburua.

    Eta berariazko zerbitzu eta produktuak ditugu horretarako: PRO Kontua, adibidez. Horren bidez, gestore adituak jartzen ditugu enpresen zerbitzura, irtenbide pertsonalizatuak eskaintzeko.

    Izan ere, indarrak batuz, enpresak eta gizartea hazi eta indartsuago bihurtzen dira.

 

(1) Txartela doan, autonomoen ordainagiria helbideratuz gero eta Pro Alerta zerbitzua kontratatuz gero. Hobaririk gabeko kostua: 32 €.
(2) 6 hilabeteko probaldia doan. 3 € seihilekoan gainerako aldian.
(3) Finantzaketa honek Europar Batasunaren laguntza du, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1296/2013 zenbakidun EBren Araudian, Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Batasunaren Programari (EaSIri) buruzkoan, jasotakoaren arabera ezarri den berme-tresnaren esparruan. Berme hau Europar Batasunak finantzatuta dago, Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Programaren (EaSIren) esparruan
(4) % 6,361etik aurrerako UTB aldakorra kalkulatu zaio ezaugarri hauek dituen kredituari: 2018-01-22an kontratatua, 12.000 €-ko mugarekin, 12.000 €-ak urtebetean erabiltzeko, epealdi osoan % 6ko ITNa eta likidazio-epealdi bakoitzean 5 €-ko erabiltze-komisioa (adibidearen epealdi osoan 25 €-koa). Kreditua erabiltzeagatiko komisioa 5 €-koa da likidazio-epealdi bakoitzean, berdin dio zenbat egunetan erabili den. Interesak eta kreditua erabiltzeagatiko komisioa egun honetan likidatuko dira: otsaileko, maiatzeko, abuztuko eta azaroko azken egunean, baita kreditua ezerezteko unean ere. UTB aldakorra diruaren legezko interesa aldatzen ez denetarako kalkulatu da. Beraz, UTB aldakor hori interes-tasaren berrikuspenetan aldatuko da. Urtero, martxoaren 1ean berrikusiko da, diruak duen legezko interes-tasa kontuan hartuta (diruaren legezko interes-tasaren erreferentzia x 2

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.