SAP Concur
Nola funtzionatzen du?
LABORAL Kutxa SAP CONCUR sistemaren parte da, enpresa-bidaia, -gastu eta -fakturen kudeaketa integraturako mundu mailako plataforma liderra.
Jada ez da beharrezkoa langileek gastu bakoitza eskuz sartzea, sistemak zuzenean ateratzen baitu informazioa, transakzioak non, noiz eta zertan egiten ari diren ikusaraziz.
Horrela, kontabilitate-berdinkatzea errazten da, eta gastuak enpresaren politikekin bat etortzea bermatzen da. Gainera, barne-ikuskapenak arintzen dira, transakzio bakoitzaren erregistro argia baita.
Enplegatuarentzako abantailak
Gastuen erregistro automatikoa: txartelekin egindako ordainketak automatikoki kargatzen dira aplikazioan, datuak eskuz sartu beharrik gabe.
Akats gutxiago eta ordainagirien galerak: gastuak zuzenean inportatzen direnez, akatsak eta ordainagiri fisikoak gorde beharra saihesten dira.
Denbora aurreztea: gastuak bateratzea azkarragoa eta errazagoa da.
Enpresarentzako abantailak
Langileen gastuen gaineko kontrol handiagoa: txartel korporatiboekin egindako gastu guztien jatorria automatikoki ikus daiteke.
Barne-prozesuen eraginkortasuna hobetzea: enpresako kontabilitate-prozesuak automatizatzea.
Finantza-kontrola hobetzea, eragiketa-erroreak murriztuz eta langileen gastuen kudeaketa arinduz.
Ohiko galderak
LABORAL Kutxatik SAP Concur-eko pertsona batekin harremanetan jarriko zaituztegu. Pertsona horrek prozesu osoaren berri emango dizue eta zuen zalantza guztiak argituko dizkizue.
SAP ECC, SAP S/4HANA, SAP Business ByDesign eta nomina-irtenbideekin integratzeko gida espezifikoak daude, APIaen dokumentazioa barne.
SAP Concur-ek datuen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzen ditu, bidaien eta gastuen kudeaketa segururako behar diren estandarrak betez.
Concur Expense-ren interfaze eguneratua da, azken erabiltzailearentzat eraginkortasun eta erabilerraztasun handiagoa bilatzen duena.
Interesa dakizuke
Enpresa edo negozio bat baduzu, orain zure txartelak zure enpresaren logoarekin pertsonaliza ditzakezu.
Zure enpresako ordainketarik ohikoenak transferentzia bidez edo ordainagiriak helbideratuz berehala finantzatzeko aukera ematen du.
Finantzaketa malgu eta pertsonalizatua zure proiektuak bultzatzeko.