Kontu korronte bateko prestazio guztiak (*) eta gainera kreditu gehigarri bat izateko aukera.
12.000 €-RAINOKO KREDITU AUTOMATIKOAREKIN**
Helbideratze-kontua aldatu gabe
Irekiera-komisiorik gabe
Kreditua izanez gero, aplikatu beharreko interes-tasa: ITN: %6,50. UTB maximoa (***): %8,78. Gutxieneko UTBa (***): %7,18.
ETA ASKOZ ABANTAILA GEHIAGOREKIN
Baldintza berezietan egiten dituzun inbertsioetarako finantziazioa.
Aseguru-estaldura osoa eta doako aholkularitza, deskontu eta zerbitzu esklusiboekin.
LABORAL Next Europako Funtsetarako Next Generation EU sarbideari buruzko aholkularitzarekin.
ARGITU, zure kontuak Online Bankatik kontrolatu eta kudeatzeko.
VISA PRO txartela, mantentze-komisiorik gabe, autonomoen ordainagiria helbideratuta eta SMS PRO alerta-zerbitzua kontratatuta.
Ordainketen atzerapen zerbitzua, zure bezeroek erosketak erraz eta segurtasunez finantzatu ahal izateko.
(*) Mantentze-komisioa baldintza hauen araberakoa izango da:
Mantentze-komisioaren zenbatekoa 0 €-koa izango da, baldin eta hiruhilekoan kontuaren batez besteko saldoa 6.000 €-koa edo handiagoa izan bada eta kontuari lotutako kreditua erabili ez bada.
Mantentze-komisioaren zenbatekoa 5 €-koa izango da, baldin eta kreditua erabili bada eta hiruhilekoan kontuaren batez besteko saldoa 6.000 €-koa edo handiagoa izan bada.
Mantentze-komisioaren zenbatekoa 10 €-koa izango da, baldin eta kreditua erabili ez bada eta hiruhilekoan kontuaren batez besteko saldoa 6.000 €-tik beherakoa izan bada.
Mantentze-komisioaren zenbatekoa 15 €-koa izango da, baldin eta kreditua erabili bada eta hiruhilekoan kontuaren batez besteko saldoa 6.000 €-tik beherakoa izan bada.
(*) Mantentze-komisioa HIRU HILEAN BEHIN likidatuko da, likidazio-aldiaren amaieran, egun hauetan: otsailaren 28an, maiatzaren 31n, abuztuaren 31n eta azaroaren 30ean.
UTBa aldatu egin daiteke, ezarritako mantentze-komisioaren, kontuaren batez besteko saldoaren eta kreditua erabiltzearen edo ez erabiltzearen arabera.
Mantentze-komisioa ezartzeko adibideak:
Kontuko batez besteko saldo hartzekoduna 10.000 €-koa izan bada hiruhilekoan eta kreditua erabili ez bada, kontuak 0 €-ko mantentze-komisioa sortuko du hiruhilekoan. ITNa: % 0; UTBa: % 0.
Kontuko batez besteko saldo hartzekoduna 10.000 €-koa izan bada hiruhilekoan eta kreditua erabili bada, kontuak 5 €-ko mantentze-komisioa sortuko du hiruhilekoan. ITNa: % 0; UTBa: –% 0,20.
Kontuko batez besteko saldo hartzekoduna 5.000 €-koa izan bada hiruhilekoan eta kreditua erabili ez bada, kontuak 10 €-ko mantentze-komisioa sortuko du hiruhilekoan. ITNa: % 0; UTBa: –% 0,79.
Kontuko batez besteko saldo hartzekoduna 5.000 €-koa izan bada hiruhilekoan eta kreditua erabili bada, kontuak 15 €-ko mantentze-komisioa sortuko du hiruhilekoan. ITNa: % 0; UTBa: –% 1,19.
(**) Kreditua erabili bada, interesak HIRU HILEAN BEHIN likidatuko dira, egun hauetan: otsailaren 28an, maiatzaren 31n, abuztuaren 31n eta azaroaren 30ean.
(***) Kontuari lotutako kredituaren UTBa aldatu egin daiteke, erabilitako batez besteko saldo zordunaren arabera. UTBa adibide adierazgarri hauen arabera kalkulatu da, formalizazio-data 2023ko abenduaren 1ean eta 91 eguneko iraupena dituen kreditu baterako, Pro kontuaren 15 €-ko (*) mantentze-komisioa barne hartuta. Kapitala eta interesak muga-egunean amortizatuko dira.
Kontuko batez besteko saldo zorduna 3.000 €-koa izan bada hiruhilekoan, % 6,50eko interes-tasarekin, kuotaren zenbatekoa: 3.063,62 €-ko kuota bakarra; kapitala eta interesak muga-egunean amortizatuko dira; interesak guztira: 48,62 €; Pro kontuaren (*) mantentze-komisioa: 15 €; kredituaren zenbateko osoa: 63,62 €; zorraren zenbatekoa guztira: 3.063,62 €; ITNa: % 6,50; UTBa: % 8,78.
Kontuko batez besteko saldo zorduna 12.000 €-koa izan bada hiruhilekoan, % 6,50eko interes-tasarekin, kuotaren zenbatekoa: 12.209,47 €-ko kuota bakarra; kapitala eta interesak muga-egunean amortizatuko dira; interesak guztira: 194,47 €; Pro kontuaren (*) mantentze-komisioa: 15 €; kredituaren zenbateko osoa: 209,47 €; zorraren zenbatekoa guztira: 12.209,47 €; ITNa: % 6,50; UTBa: % 7,18.
Kontuari lotutako kredituak 3 hilabeteko epea du, eta hiru hilean behin berritzeko aukera, 36 hilabeteko gehieneko epea osatu arte. Kontuari lotutako kreditua emateko eta berritzeko, LABORAL Kutxaren ohiko finantzaketa-baldintzak bete beharko dira. LABORAL Kutxak, ohiko finantzaketa-baldintzak aplikatuz, kreditua ezerezteko eskubidea izango du, hiruhilekoko muga-eguna baino 15 egun lehenago jakinarazita.
IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen