URRUNEKO BANKA Telebanka

Laboral Kutxaren telefono bidezko zerbitzua

Telefono bidezko bankuaren doako* zerbitzua 900 929 029 zenbakian
edo Whatsappez 688.710.732
Ordutegia: Astelehenetik igandera, 07:00etatik 24:00etara (jai nazionalak izan ezik).
Telefono bidezko bankuaren zerbitzu honekin, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa lortzeaz gain, eragiketak ere egin daitezke, identifikazio-gakoak eta kasuan kasuko sinadura erabiliz.
ABANTAILAK
- Doako* zerbitzua da.
- Ordutegi zabala duenez, oso erabilgarria.
- Denbora aurrezten da, inora joan beharrik ez dagoelako.
- Oso erabilerraza da eta atzerritik ere erabil daitekeelako.
EZAUGARRIAK
- Telebanka Laboral Kutxaren banku telefonikoa da, sukurtsal-sareko bezeroei ematen zaien arreta handitu eta osatzeko helburuarekin sortua.
- Sukurtsalera hurbiltzerik ez duten bezeroentzat biderik onena da, edozein informazio eskatu, zalantzaren bat argitu edo eragiketarik arruntenak egin beharra dutenean.
Laboral Kutxaren iritzia
«Oso zerbitzu baliagarria da, bezeroa norabait joanda dagoenean edo Interneterako sarbiderik ez duenean. Ordutegia, gainera, sukurtsalena baino zabalagoa da».
* Deiaren kostua, zure telefonia-operadorearekin kontratatutako tarifaren araberakoa da.