Hasiera Enpresak Operatiba Kobrantzak SEPA bidezko Ordainketa eta Kobrantzak

SEPA bidezko Ordainketa eta Kobrantzak

Eurotan ordaintzeko gune bakarra

Ekonomia eta Moneta Batasuna sortzea eta eurotako billeteak eta txanponak erabiltzen hastea mugarri erabakigarriak izan dira Europar Batasunean merkatu bakarra izateko.

Diru bakarra 2002an sortu zenetik, Euroguneko herrialde guztietan egin daitezke eskudirutako ordainketak moneta berdina erabiliz, lehenago herrialde bakoitzeko dirutan ordaintzen zen erosotasun eta erraztasun berdinarekin.

Hala ere, eskudirutan egiten ez diren ordainketen eremuan, zatiketa bat dago oraindik, eta horrek, azken batean, oztopatu egite du helburua betetzea.

Egoera hori arintzen laguntzeko, Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarra sortu zen, SEPA akronimoaz ezaguna (ingelesez Single Euro Payments Area).

Ezagutu ezazu SEPA sakonago
LABORAL Kutxako enpresa-produktuen Garapen buru den Javier Ricoren txostena #SEPAsobreSEPA

Zer da SEPA?

SEPA herritar, enpresa eta bestelako eragile ekonomikoek eurotan ordaindu eta kobratu ahal duten gunea da. Gune horretan oinarrizko baldintza, eskubide eta betebehar berberak dituzte, edonon kokatuta egonagatik eta ordainketa horiek eraldaketa-prozesuak eragin edo ez.

SEPAk eragindako agertoki berriaren ezaugarria eurotan ordaintzeko moduaren harmonizazioa izango da, batez ere hiru tresna handi hauek erabiliz: transferentziak, helbideratutako zordunketak eta ordainketa-txartelak.

 

Aldatu egingo da banku-kontuen zenbakia?

Bai. Banku-kontuek 4 digitu gehiago izango dituzte belaxe, gaur gaurkoz ezagunak diren 20 digituez gain. Baina ez gaitezen kezkatu: aldaketa era automatikoan banketxeek eta aurrezki-kutxek egingo baitituzte.

Enpresetarako gure blogean banku-kontuen identifikatzaile berriak (IBAN eta BIC) azaltzen dizkizugu.

Zer abantaila dakar SEPAk?

SEPAri esker, herrialde partaide guztien artean eurotan egiten diren eragiketa guztiek arau eta baldintza homogeneo batzuk bete behar dituzte. Horri esker, gaur egun nazioko merkatu bakoitzaren barruan prozesatzeko dauden erraztasun, azkartasun eta segurtasun berdinak izango dituzte. Integrazio ekonomikoaren eta monetarioare aldeko urrats horrek onura ekarriko die kontsumitzaile, enpresa, herri-administrazio eta gainerako erabiltzaileei, eta sorraraziko duen agertokian dinamismo, lehia eta berrikuntza handiagoak egongo dira.

Zer herrialdetara hedatuko da SEPA?

SEPA guneak eurotan ordaintzeko merkatu bakarra sortzeko 32 herrialde hartzen ditu barne: Europar Batasuneko kide diren 227 herrialdeak eta islandia, Liechtenstein, Monako, Norvegia eta Suitza.

Noiz jarriko da indarrean SEPA?

SEPA estandar berrietarako migrazioa hasita egon arren eta gaur egun herrialde guztietako estandarrekin batera indarrean egon arren, EB 260/2012 Araudi onartu berriak ezarri du 2014ko otsailaren 1ean amaituko dela epea nazioetako transferentzia eta zordunketa guztien ordez SEPA tresna berriak abian jartzeko.

Halaber, SEPArako migrazioan beste data nabarmen batzuk daude, hala nola 2016ko otsaolaren 1a, zoko-produktu batzuentzat, eta 2016ko urriaren 31, SEPAn parte hartu arren euroa ez den bestelako moneta erabiltzen duten herrialdeentzat.

Ezaugarri nagusiak

Ezaugarri nagusiak kontsultatu

Interesgarria izan daiteke zuretzat

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.