LKash: enpresentzako ordainketen finantzatzailea
Zer da LKash?
LKash-ek aukera ematen dizu zure enpresaren ohiko ordainketak berehala finantzatzeko, transferentzia bidez edo ordainagiriak helbideratuz: hornitzaileei egindako ordainketak, nominak, zergak, etab.
Abantailak
Erraz eta azkar, eskatu finantziazioa online
Ez da dokumentazio gehigarririk aurkeztu behar finantzazio bakoitza eskatzeko
Malgutasuna:
Eskatu finantziazioa soilik behar dituzun ordainketetarako
Ondoen datorkizunean: bai ordainketa egiteko unean, bai ondoren
Zure negozioaren egunerokotasunera egokitu zaitez: finantzaketaren epemuga luzatu edo edozein unetan bertan behera utz dezakezu
Nola funtzionatzen du?
Zoaz LABORAL Kutxaren bulego batera, han zure likidezia-beharren azterketa egingo dizute eta kreditu-muga bat emango dizute linea berri honetarako.
Sinatu kontratua
Hemendik aurrera, nahikoa duzu zure Online Bankan sartzea eta behar dituzun ordainketak finantzatzeko eskatzea.