Pro Plus Kontua autonomo eta negozioentzat

1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.

Zer da LABORAL Kutxaren Pro Plus Kontua?

Pro Plus Kontua negozioen eta profesionalen eguneroko funtzionamendua errazteko diseinatuta dago, eta zerbitzu gakoak —hala nola txartelak, transferentziak eta alertak— integratzen ditu kudeaketa eraginkorragoa izan dadin. Ireki zure kontua eta ahaztu komisioak!

LABORAL Kutxaren Pro Plus Kontuaren abantailak

Pro Plus Kontua
MANTENTZE-KOMISIORIK GABE*

% 0ko ITNa eta % 0ko UTBa, betiere kontuak zorpekorik izan ez badu likidatu beharreko hiruhilekoan.

Txartela
TXARTELEKIN EZ DA EMITITZE-KOMISIORIK ETA MANTENTZE-KOMISIORIK IZANGO

Kontuaren titular adina VISA BUSINESS edo VISA PRO BUSINESS eska dezakezu.

Transferentziak
DOAKO 4 ZERBITZU LOTUTA
  • SEPA transferentziak, Espainia barruan, eurotan eta Online Bankaren bidez egindakoak.

  • Txeke-sartzea, eurotan eta Online Bankaren
    bidez egindakoa.

  • SMS Alertak zerbitzua.

  • Online Banka.

Mailegua
KREDITU AUTOMATIKORAKO AUKERAREKIN

Kreditu automatikoa** izateko aukera, diruzaintzako aldi baterako desorekei aurre egin ahal izateko

  • Helbideratze-kontua aldatu GABE eta kontratu berririk egin GABE.

  • Irekitze-komisiorik GABE.

  • Kreditua erabiliz gero, % 6,50eko ITNa eta % 6,66ko UTBa*** ezarriko da. Kontuari lotutako kredituak 3 hilabeteko epea du, eta hiru hilean behin berritzeko aukera, 36 hilabeteko gehieneko epea osatu arte.

Nola balia zaitezke abantaila horiez guztiez?

Pro Plus Kontuaren abantailez baliatzeko, lotura-baldintza hauetako bat bete behar da gutxienez:

  1. Autonomoen, mutualitateen, zergen edo gizarte-aseguruen ordainketa helbideratuta izatea, eta hilero gutxienez 100 €-ko ordainketak
    egitea txartelarekin,
    azken 3 hilabeteetatik 2tan behintzat.

  2. Aurrezki- edo inbertsio-produktuetan 30.000 €-ko edo gehiagoko saldoa izatea.

  3. Merkataritza-finantzaketako produkturen batean gutxienez 1.000 € kontratatuta izatea. Hiru hilean behin 1.000 € behinik behin fakturatzea, gure ST baten bidez.

  4. Gutxienez 250 €-ko primadun merkataritza-aseguru baten titularra izatea.
    Baldintza horiek betetzen diren ala ez egiaztatzeko, PRO Plus Kontuan ezarritako baldintzei jarraituko zaie.

Hilero egiaztatuko da baldintza horiek betetzen direla, Pro Plus kontuan ezarritako baldintzetan.

Ohiko galderak

- Zuretzat diseinatuta dago: autonomoak, negozioak eta eraginkortasuna eta aurrezpena bilatzen duten enpresak.
- Benetako hobariak eskaintzen ditu: aurreztu egunero erabiltzen dituzun komisio eta zerbitzuetan.
- Malgutasuna ematen du: kreditu elkartuarekin edo gabe, zeuk erabakitzen duzu.
- Finantza-laguntza errazten du: merkataritza-finantzaketarako eta produktu osagarrietarako sarbidea.

25 €-ko mantentze-komisioa aplikatuko da hiruhileko bakoitzeko.

Bai, zure ohiko funtzionamendua Pro Plus kontura alda dezakezu, eta salbuespen-programa berriaz baliatu.

Interesa dakizuke

Saltokiko Terminala (ST)

Kobrantza fisikoetarako, online eta urrutirako ST soluzioak.

Gehiago jakin
Txartelak

Enpresa edo negozio bat baduzu, zure txartelak zure enpresaren logoarekin pertsonaliza ditzakezu.

Gehiago jakin
Lokalia

Tokiko saltoki bat baduzu, zure behar guztiei erantzun integrala ematen diegu.

Gehiago jakin

* PRO Plus Kontuak hiru hilean behin likidatzen ditu interesak, eta 25 €-ko hiru hilez behingo mantentze-komisioa du (% 0ko ITNa eta –% 3,29ko UTBa kalkulatzeko, urtebetean konstante eutsitako 3.000 €-ko eguneko saldoa hartu da aintzat). Komisio hori osorik hobarituko da, baldin eta dokumentu honetan jasotako baldintzak betetzen badira edo hiruhilekoko batez besteko saldoa 6.000 €-tik gorakoa bada. ** Kontuari lotutako kreditua emateko eta berritzeko, gehienez 12.00€, LABORAL Kutxaren ohiko finantzaketa baldintzak bete beharko dira. LABORAL Kutxak, ohiko finantzaketa-baldintzak aplikatuz, kreditua ezerezteko eskubidea izango du, hiruhilekoko muga-eguna baino 15 egun lehenago jakinarazita. *** UTBa kalkulatzeko, datu hauek hartu dira aintzat: formalizazio-data: 2025eko abenduaren 1a, kredituaren iraupena: 90 egun eta kapitala eta interesak amortizatzeko sistema: mugaegunekoa. Kontuko batez besteko saldo zorduna 3.000 €-koa izan bada hiruhilekoan, % 6,50eko interes-tasarekin, kuota bakarraren zenbatekoa: 3.048,08 €; interesak guztira: 48,08 €; kredituaren kostu osoa: 48,08 €; zorraren zenbatekoa guztira: 3.048,08 €; ITNa: % 6,50; UTBa: % 6,66 UTB. Interesak HIRU HILEAN BEHIN likidatuko dira, egun hauetan: otsailaren 28an, maiatzaren 31n, abuztuaren 31n eta azaroaren 30ean.