Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Enpresak Finantzaketa Likidezia Esportazio Aurrerakina

Esportazio Aurrerakina

Zure enpresarentzat kanpoko kobrantzak epe laburrera finantzatzeko aukera ematen dizu, bai eurotan baita dibisatan ere.

Kobratzeko txekea, transferentzia, sorta edo dokumentu-kreditua erabil daiteke. Gainera, finantzaketa produktua fabrikatu baino lehen (aurretiko finantzaketa) edo entregatu ondoren (ondorengo finantzaketa) egin daiteke finantzaketa.

Abantailak

Berehalako likidezia eskuratzea atzerritik gerora kobratu beharreko zenbatekoen gainean.

Ezaugarriak

Esportazioa eta finantzaketa dibisa desberdinetan egiten badira, interesgarria izan daiteke kanbio-tasa estaldura baten bidez finkatzea. Finantzaketa eta esportazioa dibisa berean egiten badira, berriz, ez duzu kanbio-arriskurik izango.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.