Confirming

Zure salmenten kobrantza bermatzeko aukerarik onena.

Onuradunaren ikuspegitik

Fakturak aurreratzeko zerbitzua da. Horri esker, hornitzaileei ordaintzeko sistema hori erabiltzen duten bezeroei kobratzeko gestio eraginkorra egin dezakezu.

ABANTAILAK

  • Aurrerakinak ez du kreditua eskatzeko ohiko izapiderik behar.
  • Aurrerakinaren kasuan, ez-ordainduen arriskua saihesten da.
  • Aurrerakinak eskatzen diren egun berean sartzen dira hornitzailearen bankuan.

Agindu-emailearen ikuspegitik

Hornitzaileei ordaintzeko zerbitzu globala da. Fakturak balidatzeko prozesu arina eta ordainketa geroratuak dituzten enpresa eta erakundeei zuzenduta dago batez ere. Horren bidez, hornitzailea faktura-aurrerakinez balia daiteke lehenago kobratzeko.

ABANTAILAK

  • Zure enpresaren irudia hobetzen da hornitzaileen aurrean.
  • Ordainketak kudeatzeko administrazio-kostuak nabarmen aurrezten dira.
  • Zure enpresaren diruzaintzaren kontrola eta optimizazioa.

EZAUGARRIAK

  • Zure hornitzaileek fakturen kobrantza aurreratzeko bide arina eta erraza da.
  • Gainera, honako aurrerakin modalitate hauen artean aukera dezakezu:
    - Unean unekoa: enpresak eskatzen duen unean egiten da aurrerakina.
    - Iraunkorra: fakturen ordainketa egiaztatzen diguzun unean egiten da aurrerakina.

GEHIAGO IRAKURRI

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.