Edozein gaixotasun edo istripuk eragindako baja baten aurreko babesa.
HILEAN 10,25€-TIK HASITA*
Autonomo eta profesionalentzat pentsatutako aseguru bat, laneko baja kasuetan prestazio mutuak edo publikoak osatzeko. Honekin babestuko duzuna:
Egunerokotasunarekin jarraitzeko beharrezkoak diren diru-sarrera errepikariak bermatzea.
Beste pertsona batek lanpostuan ordezka zaitzan kostatzea, zure negozioaren jarraitasuna ziurtatzeko.
Baja-egun bakoitzeko eta alta medikoaren egunera arte diru-sarrerak izateak ematen duen lasaitasuna.
Prozesu iraunkorretan konturako aurrerakinak eskatu ahal izatea, alta medikoaren zain egon gabe.
Zure egoera pertsonalaren eta familiarraren araberakoa izango da, bai eta Laneko Baja-Asegurua kontratatzean nahi duzun babes-mailaren araberakoa ere.
Edozein gaixotasun edo istripuk eragindako baja baten aurreko babesa.
HILEAN 10,25€-TIK HASITA*
Gaixotasun larrien ondoriozko baja baten aurreko babesa.
HILEAN 4,50€-TIK HASITA*
Ospitaleratzeko eta susperraldi-egunetarako babesa.
HILEAN 4,20€-TIK HASITA*
Eguneroko laguntza bermatzen du aldi baterako ezintasun osoa izanez gero, laneko baja deritzoguna, ohiko jarduera profesionala egitea eragozten duena.
Autonomo bakoitzaren egoera gakoa da modalitate bata edo bestea aukeratzean. Bakoitzaren beharren eta kezken arabera aldatuko da. Zalantzarik gabe, aholkularitza pertsonalizatu bat beharrezkoa da bakoitzarentzat irtenbide egokiena aukeratzeko. Guk aholkularitza-zerbitzu hau eskaintzen dizugu, autonomo gisa daukazun egoeraren diagnostiko bat egingo dugu gure AUKERA zerbitzuarekin, eta aseguruetan espezialista direnek zuretzako aukerarik onena gomendatuko dizugu.
Barematutako aseguruetan ez bezala, gure Eguneko Baja-Aseguruek kubertura ematen dute bajan zauden egun guztietan, alta medikoa eman arte, mugarik gabe, 365 edo 180 egun igaro ez badira, kontratatu duzun denboraren arabera.
Bai, Óptima modalitatean 90 egunera arteko ospitalizazioa dakarten nahasmendu mentalak eta psikiatrikoak estalita daude.
Bai, Óptima modalitatean. Estaldura handiena duen modalitatea da, bai istripuengatik bai edozein gaixotasunengatik. Estalita izango duzu:
45 egunera arte, haurdunaldiaren ondoriozko arazoengatiko bajen kasuan.
20 egun erditze bakoitzeko.
25 egun arteko egun gehigarriak, erditzearen ondoriozko arazoengatik baja hartuz gero.
Bai, ez dira sartzen lehendik zeuden gaixotasun zein lesioak, nahiz eta jatorrizko polizaren akatsak izan. Era berean, ez dira sartzen izaera profesionaleko edozein kirol egitearen ondoriozko laneko bajak.
Kanpo geratzen dira, gainera, gerran sortutako gaixotasun, lesio edo akatsak, eta energia atomiko edo nuklearretik eratorritako guztiak, tratamendu mediko baten ondorio direnak izan ezik, ekintza medikoek edo tratamendu boluntarioek sortutako gaixotasunak, fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, alkoholismoa, toxikomania eta drogadikzioa, HIESa eta/edo GIB birusak eragindako gaixotasunak, edozein izaeratako erradiazioak, tratamendu medikotik eta ofizialki deklaratutako epidemietatik eratorritakoak izan ezik.
Konpainiarekin harremanetan jarri behar da diagnostikoa jaso eta hurrengo 7 egunetan. Honako informazio hau helarazi beharko diguzu: gizarte segurantzako baja-partea edo konfiantzako medikuak emandako baja-partea, gure baja-parte propioa diagnostikatutako prozesua azalduz, gertaera-data eta medikuak adierazitako jarraitu beharreko tratamendua.
Zenbatekoak aseguratzaileak aseguratuaren altaren berri izan ondorengo zortzi egunen barruan ordainduko dira, baldin eta aseguratzaileak ezbeharraren peritazioak amaitu baditu. Iraupen luzeko prozesuetan, aseguratzaileak likidazioak egin ahal izango ditu bukaerako diru-prestazioaren kontura.
PFEZ jarduera ekonomikoengatik zuzeneko zenbatespenaren bidez ordaintzen duten autonomo eta profesional liberalentzat gastu kengarria da haien jarduera ekonomikotik, 500 euroraino, langileari, haren ezkontideari eta ondorengoei estaldura ematen dieten aseguruetarako (salbu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietan).
* Eguneko 10 €-ko estaldurarako hileko tarifa. IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: La Previsión Mallorquina de Seguros, S.A., A-08-169013 IFKrekin. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen