Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Bolsa Universal

EZAUGARRI OROKORRAK

a) Fondoaren bokazioa eta kudeaketaren helburua: Nazioarteko Errenta Aldakorreko Besteak.

Nazioarteko errenta aldakorreko bestelako fondoak ELGAko herrialderik garatuenetako jaulkitzaileen errenta aldakorreko aktiboetan inbertituko du zorroaren % 75 eta % 100 bitartean, merkatuaren igurikimenen arabera. Gainerakoa epe laburrerako errenta finkoan edo antzekoetan inbertituko du.

b) Inbertsioak hautatzeko eta banatzeko irizpideak:

Fondoak, bere helburuak lortzeko, ELGAko estatu kide batean egoitza duten inbertsio kolektiboko erakundeetan inbertituko du, garatutzat jotzen diren herrialdeetan, batez ere.

Nazioko eta nazioarteko inbertsio kolektiboko erakunde kudeatzaile nagusien artean hautatuko du. Erakunde horiek beren errentagarritasun historikoari buruzko datuak eskaini behar dituzte, eboluzioaren azterketa zehatza egiteko.

Inbertsio kolektiboko beste erakunde batzuetan inbertitutako ondarearen ehunekoa % 97 ingurukoa izango da, eta gainerako % 3a likidezia-koefizientea betetzeko erabiliko du.

Erakunde kudeatzaileak finkatuko ditu baloreak hautatzeko irizpideak.

Kasuren batean, fondoak zorroaren % 50eraino inberti dezake, eurotako likidezia duten epe laburrerako zor publikoko tresnetan, merkatuaren egoerak hala eskatzen duenean.

c) Inbertsioei atxikitako arriskuak:

Errenta aldakorrean egindako inbertsioen ondorioz, fondoaren errentagarritasuna inbertitutako merkatuen hegazkortasunaren mende dago, eta, beraz, merkatu-arrisku handia du. Euroaz bestelako dibisetako aktiboetan egindako inbertsioak kanbio-tasaren gorabeherek eragindako arriskuaren mende daude.

Fondoaren inbertsioak aipatu ditugun arriskuen mende daude, bai zuzenean, bai zeharka, inbertsio kolektiboko beste erakunde batzuetan egindako inbertsioen bidez.

Informazio gehiago behar izanez gero, Fondoaren liburuxka xehatua kontsultatu.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.