Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Ahorro

EZAUGARRI OROKORRAK

Fondoa kategoria honetakoa da: EUROTAKO ERRENTA FINKOA.
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 2 (1etik 7ra bitarteko eskalan)
Kudeaketa-helburua: Kudeaketak ondorengo indizearen errentagarritasuna hartzen du erreferentzia gixa:%20 sei hilabeterako espainiar zor publikoaren gaineko repoa, %20 urtebeterako espainiar zor publikoaren gaineko repoa, %15 EFFAS 1-3 urte, %15 EFFAS 3-5 urte, %15 EFFAS 5-7 urte eta %15 EFFAS 7-10 urte. Batazbesteko iraupena urtebetekoa izango da.
Inbertsio-politika: Fondoak guztizko esposizioaren %100 errenta finkoan izango du eta ELGAko merkatu eta jaulkitzailletan inbertituko du. Fondoak inbertituko duen aktiboek kreditu kalitate ertaina (gutxieneko rating:BBB-) edo Espainiako Erresumakoaren berdina izango dute, hura txikiagoa izanez gero. Jaulkipen ez-kalifikatuen kasuan, jaulkitzailearen ratinga izango da kontuan.
Merkatuko ohiz kanpoko egoeratan, kreditu-kalifikazioaren ezinbesteko beherakadak badaude, gestorak berehala balioetsiko du eraginpeko posizioak saltzea edota horiei eustea komenigarria ote den, aurreko mugak guztizko esposizioaren %100 gainditu ahal izanik Fondoaren ondarea ahalik eta gehien babesteko.
Gordailu eta moneta-aktibo kotizatu edo ez-kotizatutan inbertitu ahal izango da, baldin eta likidoak badira.
Fondoak gehienez ondarearen %10 inbertitu ahal izango du finantza-IKEtan, betiere aktibo egokiak badira, armonizatuta edo armonizatu gabekoak, fondoaren inbertsio-bokazioarekin bat etorriz, gestoraren taldekoak izan ala ez.
Zorroaren batez besteko iraupena 2 urtetik beherakoa izango da eta guztizko esposizioaren %10 izango du gehienez ere dibisa-arriskuan.

Informazio gehiago behar izanez gero, Fondoaren liburuxka xehatua kontsultatu.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.