HORNITZAILEEI ORDAINTZEA

Hornitzaileei ordaintzeko prozesu arina, ordainketak geroratzeko aukerarekin

Hornitzaileei ordaintzeko zerbitzu globala da. Haren erabiltzaileak ETEak, enpresa eta organismo ofizial handiak, enpresak eta erakundeak dira, eta ordaintzeko prozesuak honako oinarri hauek ditu:

  • Hornitzaileei egindako ordainketak geroratzea.
  • Fakturak balidatzeko prozesu arina.

Zerbitzuak dituen modalitateetako bat confirminga da, fakturak mugaeguneratu baino lehenago ordaintzeko agintzen duten bezeroentzat.

ABANTAILAK

  • Ordainketak kudeatzeko administrazio-kostuak nabarmen aurrezten dira (efektuen ordainketa berdinkatzea eta ordainagiriak helbideratzea).
  • Ordainbideak jaulki eta manipulatzeko lanak (txekeak eta ordaindukoak jaulkitzea, gutun-azaletan sartzea eta postaz bidaltzea) saihestu egiten dira.
  • Zure enpresari balioa ematen ez dioten zeregin guztiak saihestu egiten dira, hain zuzen efektuen esleipena, ordainagiriak helbideratzea, txekeak edo ordaindukoak galtzea... Horri esker, zure enpresak balio handiagoa ematen dioten zereginetan jardun dezake.
  • Zure enpresaren diruzaintzaren kontrola eta optimizazioa hobetzea.

EZAUGARRIAK

Hona hemen ordaintzeko modalitateak:

  • Helbideratutako ordainketa
  • Transferentziak
  • Kontu korrontearen bidezko ordaindukoa
  • Txekea

Bezeroak honako eragiketa hauek egin ahal ditu online bankaren bidez:

  • Mugaeguneratutako ordainketa-aginduak kontsultatu.
  • Onuradunak kobratzeko dituen aginduak ezeztatu.
  • Egiteko dauden ordainketak mugaegunaren arabera kontsultatu.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.