Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

Laboral Kutxa Aktibo Hego *

EZAUGARRI OROKORRAK

Fondoa kategoria honetakoa da: Inbertsio fondoa. ERRENTA FINKOA INTERNAZIONALA
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 3 (1etik 7ra bitarteko eskalan).
Kudeaketa-helburua: % 60 Bloomberg Barclays EuroAgg Treasury 3-5 Year TR + % 20 Bloomberg Barclays US Govt. 3-5 yr +% 20 Bloomberg Barclays Euro Aggregate Corporate Total Return.
Inbertsio-politika: Zuzenean edo zeharka IKE-en bidez inbertituko da (% 0tik % 100era eta gehienez % 30 IKE harmonizatu gabeetan), errenta finko publiko nahiz pribatuko esposizio osoaren % 100 (barnean daude gordailuak, diru-merkatuko tresna kotizatuak edo kotizatu gabeak, likidoak eta titulizazioak direnak).
Errenta finkoko jaulkipen kalitateari dagokionez, gutxienez ertaina (BBB- gutxienez) izango da, edota, txikiagoa balitz, Espainiako Erresumak unean-unean duenaren parekoa. Hala, esposizio osoaren % 20raino kalitate baxuko jaulkipenetan (BBB- baino txikiagoa) eduki ahal izango da. Batez beste 0 eta 10 urte bitarteko iraupena izango du.
Aktiboen jaulkitzaileak eta merkatuak ELGAkoak izango dira funtsean, dena den, garatzeko bidean dauden herrialdeetan egin ahal izango dira inbertsio guztien % 10. ).
Dibisa-arriskuarekiko esposizioa % 0tik % 100erainokoa izango da.
Aukera egongo da, % 35etik gora Europar Batasuneko estatu batean, autonomia-erkidego batean, toki-erakunde batean, Espainia kide duten nazioarteko erakundeetan eta Espainiakoa baino kaudimen handiagoko estatuetan inbertitzeko.
Estaldura eta inbertsioa helburutzat harturik, deribatuen merkatu antolatuetan negoziatutako deribatuekin jardun ahal izango da, bai eta merkatu antolatuetan negoziatu ez direnekin ere.

Argibide gehiago lortzeko, jo fondoaren informazio-liburuxkara.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.