Visa Pro Business Txartela

1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.

Zer eskaintzen dit LABORAL Kutxaren Visa Pro Business kreditu-txartelak?

Ordaintzeko era
Ordaintzeko era
  • Hileko ordainketa: egin hileko erosketak eta ordaindu hurrengo hilaren 1ean.

  • Berehalako ordainketa: ordaindu zure erosketen zenbatekoa PAGO YA zerbitzuaren bidez, hurrengo hilaren 1era itxaron gabe.

  • Erosketa bat geroratzea: 100 €-tik gorako erosketetan, ordaindu 3, 6, 9 edo 12 hiletan.

Eta gainera
Eta gainera
  • %100erainoko hobaria: autonomoen ordainagiria helbideratuz gero eta PRO Kontuaren zein PRO Alerta zerbitzuaren titularra izanez gero.

  • Hileko laburpena: gastu guztiak zehatz-mehatz zehaztuta eta txartela beste banku batean helbideratzeko aukera.

  • Ordaindu mugikorrarekin: txartela erakutsi gabe eta aparteko kosturik gabe LK-PAY, APPLE PAY, GARMIN PAY eta GOOGLE PAY bitartez.


2 Aukera zure kontuan saldorik ez duzunerako
2 Aukera zure kontuan saldorik ez duzunerako
  • Kreditu-intsuldaketa: handitu zure kontu korronteko saldoa, txartelaren kreditutik dirua intsuldatuz.

  • Eskudirua: atera dirua kredituan edozein kutxazainetan, kontuan saldoa izan ala ez.

Aseguruak
Aseguruak
  • Istripu-asegurua: aseguratutako kapitala, garraio publikoan istripua gertatuz gero: 300.000 €, eta 150.000 € istripua alokatutako auto batean geratzen bada.Gehiago jakiteko sakatu hemen.

  • Bidaiako laguntza asegurua: hauek hartzen ditu barne: gastu medikoak, aberriratze-gastuak, bidaiaren hasiera atzeratzea eta abar. Gehiago jakiteko sakatu hemen.

Interesa dakizuke

Pertsonalizatu zure txartela

Zure txartela pertsonalizatu eta zure enpresaren logoa jar dezakezu

Gehiago jakin
Kudeatu zure txartela Online Bankatik

Online Bankan dauden txartelekin lotutako funtzionalitate guztiak aurkezten dizkizugu


Gehiago jakin
Mugikordainketa

Ordaindu mugikorrarekin zure txartela balitz bezala LK-Pay, Apple Pay, Google Pay eta Garmin Pay-rekin.


Gehiago jakin

* PRO Plus Kontuaren baldintzak. PRO Plus Kontuaren abantailez baliatzeko, lotura-baldintza hauetako bat bete behar da gutxienez: • Autonomoen, mutualitateen, zergen edo gizarte-aseguruen ordainketa helbideratuta izatea, eta hilero gutxienez 100 €-ko ordainketak egitea txartelarekin, azken 3 hilabeteetatik 2tan behintzat. • Aurrezki- edo inbertsio-produktuetan 30.000 €-ko edo gehiagoko saldoa izatea. • Merkataritza-finantzaketako produkturen batean gutxienez 1.000 € kontratatuta izatea. • Hiru hilean behin 1.000 € behinik behin fakturatzea, gure ST baten bidez. • Gutxienez 250 €-ko primadun merkataritza-aseguru baten titularra izatea. Baldintza horiek betetzen diren ala ez egiaztatzeko, PRO Plus Kontuan ezarritako baldintzei jarraituko zaie. ** 200 €-ko 10 abonu zozkatuko dira, PRO Business txartela kontratatzen duten autonomoen eta ETE-en artean. Zozketa-eguna: 2026-04-10a. Ikusi sustapenaren oinarriak hemen.