Factoring

Laboral Kutxa Factoring zure salmentak finantzatu eta arintzeko tresna ezin hobea da. Izan ere, zerbitzuak zure fakturen kobrantza finantzatu eta gestionatzen du, eta kaudimengabeziarako estaldura eskaintzen dizu nazioko eta nazioarteko krediturako salmentetan.

Hona hemen enpresa erabiltzaileen ezaugarriak:

  • Sektore pribatuan dihardute eta txeke eta transferentzia bidez kobratzen dute
  • Bezero kopuru mugatua dute, eta horiek salmenten zati handia bereganatzen dute. Hortaz, arriskua oso kontzentratuta dago
  • Balantzearen ratioak (likidezia, kaudimena eta diruzaintza) hobetu egin nahi dituzte


ABANTAILAK

  • Administrazio-zama arindu egiten du.
  • Ez-ordainduen gestioa txikitu egiten du.
  • Zordunen aldizkako informazioa ematen du.
  • Bezero-zorroa handitzeko aukera ematen du.
  • Zordunketa-ratioak hobetu egiten ditu.


FACTORING MODALITATEAK

  • ERREKURTSORIK GABEKO FACTORINGA: Zerbitzuaren prestazio guztiak, zure salmenten finantzaketa eta kaudimengabezia estaltzen ditu.
    Balantzearen ratioak hobetzeko aukera ematen du, zorrak diruzaintza bihurtuz.
  • ERREKURTSODUN FACTORINGA: Zerbitzuaren prestazio guztiak eta zure salmenten finantzaketa estaltzen ditu, kaudimengabezia izan ezik.


FINANTZAKETA

  • Fakturaz fakturako likidazioa: faktura sorta jasotzean, horren nominala ordaintzen da, dagozkion interesak eta komisioak kenduta.
  • Finantza-kontuaren araberako likidazioa: enpresak bere finantza-beharren arabera erabakitzen du zer kopuru aurreratu nahi duen lagatako fakturen gainean.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.