Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Enpresak Finantzaketa Likidezia Hornitzaileei Ordaintzeko Aurrerakina

Hornitzaileei Ordaintzeko Aurrerakina

Hornitzaileei ordaintzeko sistemak ahalbidetzen du zure bezeroa enpresari ordaindu ahal izatea.

Hornitzaileei ordaintzeko sistemak ahalbidetzen du zure bezeroa enpresari ordaindu ahal izatea. Horrela, zure enpresak eguneroko jardueran behar duen likidezia edukiko du.

ABANTAILAK

  • Berehalako likidezia: Ordaintzaileak ordaintzeko agindua eman orduko aurrera dezakezu kobrantza.
  • Malgutasuna, enpresak erabakitzen du zein ordainketa aurreratu eta noiz.
  • Online bankaren bidez, kobrantzak aurreratzeko eta kontsultatzeko aukera dago.

EZAUGARRIAK

  • Errekurtsodun aurrerakinak: kredituaren nominalari interesak eta komisioak kendu eta eragiketaren zati garbia ordaintzen da. Modalitate honetan, ordaindu ezean, Laboral kutxak ordainketa aurreratu duen enpresaren kontrako errekurtsoa egingo du.
  • Errekurtsorik gabeko aurrerakina: kredituaren nominalari interesak eta komisioak kendu eta eragiketaren zati garbia ordaintzen da. Errekurtsorik gabeko finantzaketa denez, Laboral Kutxak bere gain hartzen du ordaintzailearen kaudimengabezia-arriskua.

Gainera, enpresak honako aurrerakin mota hauen artean aukeratu ahal izango du:

  • Unean unekoa: enpresak eskatzen duen unean egiten da aurrerakina.
  • Iraunkorra: Laboral Kutxari fakturen ordainketa egiaztatzen zaion unean egiten da aurrerakina.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.