Europaren babesa duten mikrokredituak
EIF Mikros: Europako Inbertsio Funtsaren finantziazioa zure negozioa bultzatzeko
LABORAL Kutxak, European Investment Fund -EIF- (Europako Inbertsio Funtsa -EIF-) erakundearekin lankidetzan, mikrokredituen lerro bat eskaintzen du ekintzaile, autonomo eta beren jarduera martxan jartzeko edo sendotzeko finantzaketa behar duten enpresa txikientzat.
EIFren laguntzari esker, finantziazio hori baldintza onuragarriekin eta ikuspegi inklusiboarekin ematen da.
Nori zuzenduta dago?
Autonomoak eta mikroenpresak
Ohiko kreditua eskuratzeko zailtasunak dituzten ekintzaileak
Tokiko eragina edo eragin soziala duten proiektuak
Zer abantaila ditu?
50.000€ arteko finantziazioa
Tramitazio arin eta pertsonalizatua
Zein motatako proiektuak finantzatu daitezke?
Negozio berriak martxan jartzea
Ekipamendu edo teknologian egindako inbertsioak
Zirkulatzaile-beharrak
Dauden jarduerak finkatzea
Nola eskatu?
Zatoz LABORAL Kutxaren zure bulegora edo jarri harremanetan zure gestorearekin baldintzei buruzko informazioa jasotzeko eta eskaera egiten hasteko.
Ohiko galderak
Europako Inbertsio Funtsaren ekimena da, kreditua lortzeko zailtasunak dituzten ekintzaileei eta enpresa txikiei finantzaketa eskuratzen laguntzen diena.
Autonomoa edo mikroenpresa izatea eta mikrokredituaren beharra justifikatzen duen proiektu bideragarri bat aurkeztea.
Negozio-plana, NANa edo AIZa, diru-sarreren frogagiriak eta proiektuaren bideragarritasuna bermatzen duen beste edozein dokumentu.
Tramitazioa azkarra eta pertsonalizatua da. Kasu gehienetan egun gutxitan ebazten da.
Finantziazioak Europar Batasunaren laguntza jasotzen du, InvestEU Funtsaren esparruan.

Interesa dakizuke
Enpresa-proiektuak sustatzeko gizarte-eragina duten proiektuen finantzaketa.