URRIA

Urriak 7


15:30-16:30


Zure negozioarentzako Interneterako funtsezko oinarriak

  • Badakizu Interneten presentzia izan dezakezula web-orrialderik izan gabe?

  • Baliabide ugari daude, zure negozioari presentzia digitala emateko: Googleko enpresa-profila, sare sozialak, WhatsApp, posta elektroniko bidezko marketina eta abar.

Lantegi honetan ezagutu noiz, nola eta zertarako erabil ditzakezun.


Urriak 14


15:30-17:00


Zer esan zure negozioaren sare sozialetan eta adimen artifizialak nola lagun diezazukeen

  • Zure enpresa ezagutarazteko sare sozialak garrantzitsuak direla uste duzu, baina ez dakizu horietan zer esan?

  • Zalantzak dituzu zure negozioaren balioak eta zure produktu edo zerbitzuen eskaintza kanal horien bidez zabaltzeko moduari buruz?

Ikasi zure markaren eduki-estrategia sare sozialetan zehazten eta planifikatzen, eta ezagutu adimen artifizialak nola lagun diezazukeen lan horretan.

Urriak 21


15:30-17:00


Antolatu eta planifikatu zure lana sare sozialetan: Meta Business Suite eta Metricool

  • Badakizu Meta Business Suiterekin leku bakarretik kudea ditzakezula Facebook eta Instagram?

  • Ezagutzen duzu Metricool, hainbat sare sozialetan (Facebook, Instagram, TikTok, X…) edukiak programatzeko aukera ematen dizun tresna?

Optimizatu, baliabide hauekin, zure negozioaren sare sozialei eskaintzen diezun denbora.

Urriak 28


15:30-16:30


Optimizatu zure Googleko enpresa-profila

  • Badu zure negozioak Googleko enpresa-profilik?

  • Zeu zara jabea? Badakizu nola izan eguneratuta?

Ikasi zure negozio-fitxa kudeatzen, Googleko eta Google Mapseko bilaketetan haren ikusgaitasuna hobetzeko

QR kodigoa
IKASTAROREN BATETARA JOAN NAHI DUZU?

Eman izena QR honen bidez, https://gaztenpresa.tucalendi.com/talleres estekaren bidez, jarri harremanetan zure LABORAL Kutxa bulegoarekin edo idatzi helbide honetara: talleres@gaztenpresa.org

No te pierdas en las redes agentziarekin lankidetzan emandako ikastaroak.

GAZTENPRESA, Euskadin enpresak sortzen eta ekintzailetza sustatzen liderra den fundazioa.