Inork ez du itsasontzirik eraikitzen berak bakarrik, ezta auzoa hobetzen ere auzotarrik gabe. Inork ez
du ez lasterketarik irabazten bere hankekin bakarrik. Inork ez du mundua aldatzen amets bera dutenen
laguntzarik gabe. Elkarlanean ari gara modu bakarra baita etorkizun bidezkoagoa eraikitzeko.
Gizatiarragoa. XXI mendean, elkarlanean aritzea da komunitate berdinzalegoak, oparoagoak eta
jasangarriagoak eraikitzeko gure modua. Horixe da gure indarra. Ez da muskulua, ez,
lotura baizik.
Indibidualismoaren aroan,
ez al genuke elkarlanean gehiago aritu behar?
Eskerrik asko Arabako Down Elkarteari, Mendialdeko Ogia Koop elkarlaneko ekonomiako proiektuari, E.M.M Luis Morondo Banda Txikiari, SEI Elkartearen gazte migratzaileak gizarteratzeko proiektuari, Ametxe etxebizitza kooperatiboko proiektuari; Lekitto Bedarra ortularien elkarteari —auzokideen inplikazioaren eredu—, Albaola Itsas Kultur Faktoriari —euskal itsas ondarea berreskuratzearen alde konprometitua— eta Gogoa Mobility Robots enpresari, kanpaina honetan beren proiektuen bidez elkarlanaren balioa erakusteagatik.
1.200.000 pertsonako mugimendua gara —LABORAL Kutxako bazkide eta bezeroak—, eta Sinesten dugu jasotakoa baino mundu hobea utzi behar dela.
Sinesten dugu bankuek eragile izan behar dutela gizarte-eraldaketan, eta mundua alda dezaketela. Gizartearen zerbitzura gaude. Eta gure konpromisoa da enpresa egiteko moduaren bidez gizartea eraldatzea.
Kooperatiba bat gara, bazkide-talde bat, eta Sinesten dugu gure lurraldea sustatzeko jaio ginela.