Hasiera Segurtasun ataria TXARTELEKIN, ONLINE EROSI

SEGURTASUNA TXARTELEKIN, ONLINE EROSI

Segurtasuna gure txarteletan eta merkataritza elektronikoan.

SEGURTASUNA TXARTELETAN

    Laboral Kutxak zure txartelen eta eragiketen segurtasunaz kezkatzen da. Hori dela eta, zenbait neurri jartzen ditugu zure eskura, eragiketa seguruak egin ditzazun, bai saltokietan zuzenean erosten duzunean, bai Internet bidez ordainketak egiten dituzunean.
Laboral Kutxaren neurriak, zure txartelak babesteko
    1. Erosketak saltokietan
    Laboral Kutxaren txartelek segurtasun-elementu bat dute: txipa. Faltsifikazioaren eta iruzurrezko erabileraren kontra babesten du txip horrek, txartelaren datuak eta eragiketa segurtasunez baliozkotzen baititu. Gainera, txartela saltoki batean erabiltzen baduzu, zure gako pertsonala (PINa) sartu beharko duzu. Horri esker, txartelaren titularra egiaztatzea seguruagoa da.
    2. Erosketak Interneten
    Erosketa elektroniko segurua: : Laboral Kutxaren txartel guztietarako balio duen zerbitzua, Interneten bidez erosketak egitekoa eta Verified by Visa sistemari atxikitako saltokietan txartelaren bidez ordaintzekoa.
    3. Sakelako alerten zerbitzua
    Laboral Kutxak mugikorreko mezularitza zerbitzua du, bezeroei SMS bidez beren kontuetako eta txarteletako mugimendu garrantzitsu guztien berri emateko. Bezeroak mezuak telefono mugikorrean jasotzen ditu.
    Egin ez duzun eragiketa baten berri ematen dizun SMS bat jasotzen baduzu, deitu berehala telefono hauetako batera:
    - TELEBANKA - SERVIRED
    TF: 901 333 444 TF: 902 192 100
    4. Eragiketen monitorizazioa
    Laboral Kutxan, txartelen bidez ordaindutako eragiketak monitorizatzen ditugu. Horrenbestez, jarduera susmagarririk hautematen badugu, zurekin harremanetan jartzen gara zure bulegoaren bitartez (telefono-dei edo mezu elektroniko batez), egin dituzun eragiketak egiaztatzeko. Txartela iruzurrez erabili dela egiaztatuz gero, txartela blokeatuko genuke, eragiketa gehiago egon ez dadin.
    5. Iruzurrezko erabileraren aurkako asegurua
    Laboral Kutxaren txartelek lapurtu edo galduz gero iruzurrezko erabilera estaltzen duen doako asegurua dute.
    Estaldura: salaketaren aurreko 72 orduetatik aurrera. 150 euroko frankizia.
    6. Txartelaren blokeoa
    Txartela galdu baduzu edo lapurtu badizute, telefono hauetako batera deitu behar duzu berehala:
    - TELEBANKA:
    Tel.: 901 333 444
    Atzerritik: 34943779909
    (Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 15:00etara)
    - SERVIRED:
    Tel.: 902 192 100
    Atzerritik 34 902 192 100
    (24 orduetan)
    Gorde telefono-zenbaki horiek zure sakelako telefonoko kontaktuetan, zure txartelaren galera edo lapurreta lehenbailehen jakinarazi ahal izateko.
    7. Erreklamazioak, intzidentziarik edo iruzurrezko erabilerarik badago
    Zure txartela iruzurrez erabili badute, erreklamazio bat jar dezakezu zure bulegoan edo Telebankan. Horretarako, ekintza eta dokumentu hauek eskatuko dizkizugu:
    - Txartela blokeatzea.
    - Salaketa egitea.
    - Gutun sinatu batean gertatutakoa azaltzea.
    - Iruzurrez egindako eragiketen zerrenda
    Orobat, jarraitu gomendio hauei, zure txartelen eta eragiketen segurtasuna indartzeko:
    Laboral Kutxaren gomendioak, zure txartelak babesteko
    Zure gako pertsonala -> (PIN: Personal Identification Number):
  • Ikasi buruz zure gako pertsonala eta ez esan inori. Pertsonala eta besterenezina da.
  • Ez idatzi inon, eta ez gorde diru-zorroan edo txartelaren ondoan. Horri esker, diru-zorroa edo txartela galtzen baduzu, inork ezin izango du erabili.
  • Ez esan inoiz inori zure gako pertsonala.
  • Ez bidali zure gako pertsonala posta elektronikoz, inondik inora.
  • Ziurtatu ez dela erraz asma daitekeen zenbaki bat. Ziurtatu ez dela zurekin zuzenean lotutako zenbaki bat: NAN zenbakia, autoaren matrikula, jaiotze-data, etab.
  • PIN zenbakia erosketetan edo kutxazainetan sartzean, estali teklatua, inork ikusi ez dezan.
  • Noizean behin, aldatu. Laboral Kutxaren edozein bulegotan edo kutxazainetan egin dezakezu.
    • Etxean txartel berria jasotzen duzunean:
  • Aktibatu iritsi bezain laster.
  • Sinatu.
• Kutxazainean:
  • Estali zure gako sekretua eskuarekin.
  • Transakzioa amaitzean, jaso txartela lehenik, eta gero, dirua.
  • Inolako intzidentziarik baduzu, jarri harremanetan bulegoko langileekin edo deitu TELEBANKAren 901 333 444 telefono-zenbakira.
• Saltokietan:
  • Ez galdu txartela bistatik.
  • Eskatu erosketa-egiaztagiriaren kopia eta egiaztatu zordunketarekin, zure kontu korrontean edo kreditu-txartelaren laburpenean.
• Interneten:
  • Erabili txartela zure konfiantzazkoak diren saltokietan.
  • Ez eman txartelaren zenbakia, erosketa jakin bat egiteko beharrezkoa ez bada.
  • Egiaztatu informazioa bidaltzeko enkriptaketa-sistema bat erabiltzen dela beti. Horretarako, begiratu nabigatzailean giltzarrapo hori bat dagoen ala ez.
• Bidaia bat egin aurretik:
  • Egiaztatu txartelaren iraungipen-data eta kreditu-muga.
  • Eraman txartel bat baino gehiago, galtzen baduzu, lapurtzen badizute edo hondatzen bada beste bat izateko.
Kreditu-txartela baduzu, egokitu muga zure beharren arabera.
• Aztertu zure kontuak aldian-aldian eta egiaztatu transakzio susmagarririk ez dagoela.
Ez eman zure kreditu-txartelaren zenbakia edo informazio pertsonala telefonoz, baldin eta zuk ez baduzu deitu transakzio bat egiteko asmoz.
Txartela galtzen baduzu, lapurtzen badizute edo baimenik gabe erabiltzen badute, jakinarazi berehala, eta txartela blokeatuko dugu, iruzurrezko erabilerak saihesteko.

SEGURTASUNA MERKATARITZA ELEKTRONIKOAN

    Merkataritza elektroniko segurua: Laboral Kutxak Verified by Visa ordainketa seguruko sisteman hartzen du parte. Ordaintzerakoan, zerbitzu horri atxikitako web-denda batek webgune seguru batera birbideratuko zaitu; hartan, SMS bidez jasotako kodea sartu beharko duzu. Horrenbestez, erosketa hori ordaintzeko baino ez duzu txartela erabiliko, eta gainera, saltzaileak ziur jakingo du txartelaren legezko erabiltzailea zarela.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.