Hasiera Negozioak eta Profesionalak Laguntzak Hitzarmenak EUROPAKO INBERTSIO FONDOAREN FINANTZAKETA - INNOVFIN

EUROPAKO INBERTSIO FONDOAREN FINANTZAKETA - INNOVFIN

Enpresa berritzaileentzako lehentasunezko finantzaketa

InnovFin finantzaketa-lerroa Laboral Kutxaren eta Europako Inbertsio Fondoaren arteko hitzarmenaren emaitza da. Hitzarmen horrek enpresa berritzaileen finantzaketa sustatzea du helburu.

Finantzaketa jarriko dugu enpresa berritzaileen eskura. EIFrekin (Europako Inbertsio Fondoarekin) dugun hitzarmenari esker, enpresa horiek baldintza ekonomiko hobeak eta finantzaketa-bolumen handiagoa lortu ahal izango dituzte.

Xede-publikoa:

  • ETEak (250 langile baino gutxiagokoak, eta 50 milioi baino gutxiago fakturatzen edo 43 milioitik beherako balantzea dutenak).
  • Kapitalizazio txikiko enpresak (500 langile baino gutxiagokoak).

Finantzaketaren helburua:

  • Aktibo finko materialak.
  • Aktibo finko ukiezinak.
  • Aktibo zirkulatzaileak.
  • Negozioak eskuz aldatzea.

Finantzaketa baldintza berezietan:

  • Finantzaketa mota: Maileguak, kreditu-kontuak eta leasinga.
  • 7.500.000 €-rainoko zenbatekoa
  • Epea: Gutxienez urtebete eta gehienez 10 urte, kreditu-kontuetan: 3 urtera arte

Oharra: Jarduera-sektore hauek kanpo geratzen dira: armen produkzioa eta komertzializazioa, giza klonazioa, tabakoa, alkohol destilatuaren produkzioa, ausazko jokoak eta birfinantzaketak.

Logotipos de la Unión europea y de EIF

Finantzaketa honek InnovFin PYMEren bermea du. Horrek Europar Batasuneko Horizonte 2020 Finantza Baliabideen programaren eta Inbertsio Estrategikoetarako Europako Fondoaren (FEIE) finantza-laguntza du. Europar Batasuneko produkzio-inbertsioak finantzatzeko eta finkatzeko eta finantzaketa eskuratzea errazteko helburua du FEIEk.

Argibide gehiago hemen:

http://ec.europa.eu/index_es.htm

http://www.eif.org/what_we_do/guarantees/single_eu_debt_instrument/innovfin-guarantee-facility/

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.