Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Bolsa USA

EZAUGARRI OROKORRAK

Fondoa kategoria honetakoa da: Inbertsio fondoa. ERRENTA ALDAKOR INTERNAZIONALA.
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 5 (1etik 7ra bitarteko eskalan).
Kudeaketa-helburua: Gestioaren erreferentzia Standard and Poors 500 Index indizearen errentagarritasuna da.
Inbertsio-politika: Fondoak esposizio osoaren % 75 eta % 100 bitartean, zuzenean edo zeharka ( % 0-100 artean inbertsio kolektiboko finantza-erakundeen bidez), Estatu Batuetako errenta aldakorra izango da, kapitalizazio maila edozein izanik ere, eta edozein sektorekoa izanda.
Gainerakoa errenta finko publikoan eta/edo pribatuan inbertituko da (diru-merkatuko tresnak barne hartuta, likidoak badira, baita gordailuak ere), euroguneko herrialdeetako jaulkipenetan.
Errenta finkoko jaulkipenek –gordailuak eratzen dituzten erakundeak barne hartuta– gutxienez kreditu-kalitate ertaina izango dute (gutxienez BBB-), edo Espainiako Erresumak unean-unean duena, hori baino txikiagoa bada. Edonola ere, erakunde gestoreak aktiboen kaudimena ebaluatuko du, eta kaudimena ezin da lehen aipatutako ratinga baino txikiagoa izan.
Fondoak % 100raino inbertitu ahal izango du inbertsio kolektiboko finantza-erakundeen bidez, aktibo egokiak badira eta harmonizatuak. Inbertsio kolektiboko finantza-erakunde ez harmonizatuetako inbertsioa ez da Fondoaren ondarearen % 30 baino handiagoa izango. Gestorako taldekoak izan ala ez.
Errenta finkoko zorroak urtebetetik beherako iraupena izango du, batez beste.
Fondoaren dibisa-arriskuarekiko esposizioa % 30 baino handiagoa izango da, % 100eraino izan ahal da.
Deribatuen bidezko merkatu-arriskuarekiko esposizioa ondare garbiaren zenbatekoa izango da gehienez.
Ondarearen % 35etik gora inbertitu ahal izango da Europar Batasuneko estatu batek, autonomia-erkidego batek, toki-erakunde batek, Espainia kide duten nazioarteko erakundeek eta Espainiakoa baino kaudimen handiagoko estatuek jaulki eta abalatutako baloreetan. Zehazki, ehuneko hori une jakin batzuetan gainditzea aurreikusten da, merkatuaren egoerak.
Deribatuen merkatu antolatuetan negoziaturiko finantza-deribatuetan jardun ahal izango da, eskurako inbertsioen inguruko arriskuei estaldura emateko xedez eta inbertsio-helburuetarako. Eta deribatuen merkatu antolatuetan negoziatzen ez diren finantza-tresnekin ere egin ahal izango dira eragiketak, estaldura emateko xedez eta inbertsio-helburuetarako.

Informazio gehiago behar izanez gero, Fondoaren liburuxka xehatua kontsultatu.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.