Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

LK Selek Balance

Fondoa kategoria honetakoa da: Fondoen fondoa. ERRENTA ALDAKOR MIXTOA INTERNAZIONALA.
Fondoaren eta inbertitzailearen arrisku-profila: 4 (1etik 7ra bitarteko eskalan).
Kudeaketa-helburua: % 20 MSCI World + % 35 BofA ML 1-3 Euro Government + % 25 BofA ML Global large Cap Corporate (ER00) +% 5 BofA ML Global High Yield + % 15 Eonia, urteko % 5eko hegakortasunetik hurbil, profil horri dagokion % 5-10 tartearen barruan betiere.
¬Inbertsio-politika: Ondarearen % 50-100 inbertituko da gestio-erakundearen taldekoak diren edo ez diren Finantza IKE-etan (aktibo egokia), harmonizatuak izan ala ez (IKE harmonizatu gabeetan, % 30 gehienez); erabateko itzulkineko IKE-etan (merkatuaren bilakaerari lotuta ez daudenak), berriz, % 20raino inberti daiteke.
Zuzenean edo zeharka, edozein kapitalizazio eta sektoretako errenta aldakorrean inbertitzen da esposizio osoaren % 0-50; gainerakoa, berriz, errenta finko publiko/pribatuan, barne direla diru-merkatuan kotizatzen diren edo ez diren tresnak, likidoak eta, batik bat, gordailuak, titulizazioak, Espainiako finantza-erakundeetako mendeko zorra, hipoteka-zedulak eta Espainiako jaulkitzaileen zor-agiriak.
¬Dibisa-arriskurako esposizioa % 0-100 izango da.
¬Zuzeneko inbertsioan eta zeharkakoan, ertaina (gutxienik) izan behar du errenta finkoko jaulkipenen kalitateak (BBB-, gutxienez), edo, hortik beherakoa bada, une bakoitzean Espainiako Erresumak daukana; behe-mailako kalitatekoa (BBB- baino txikiagoa), berriz, esposizio osoaren % 25eraino izan daiteke Errenta finkoko zorroaren batez besteko iraupenak -1 eta 5 urte bitartekoa izan behar du.
¬Batez ere ELGEkoak izan behar dute jaulkitzaileek eta merkatuek, eta esposizio osoaren % 25eraino inberti daiteke suspertzen ari diren herrialdeetan. Herrialde horietako errenta aldakorretan egiten den inbertsioak ez du gainditu behar % 10, ez eta % 25 ere suspertzen ari diren herrialdeetan eta/edo errendimendu handiko jaulkitzaileetan egiten denak.
¬Finantza-tresna deribatuen bidezko merkatu-arriskurako esposizioa ondare garbiaren zenbatekokoa izango da, asko jota.
Eurogunetik kanporako erakundeek jaulkitako errenta aldakorreko baloreetako inbertsioaren eta dibisa-arriskurako esposizioaren arteko batura ez da % 30etik gorakoa izango.
Aukera egongo da, % 35etik gora Europar Batasuneko estatu batean, autonomia-erkidego batean, toki-erakunde batean, Espainia kide duten nazioarteko erakundeetan eta Espainiakoa baino kaudimen handiagoko estatuetan inbertitzeko.
Estaldura eta inbertsioa helburutzat harturik, deribatuen merkatu antolatuetan negoziatutako deribatuekin jardun ahal izango da, bai eta merkatu antolatuetan negoziatu ez direnekin ere.

Argibide gehiago lortzeko, jo fondoaren informazio-liburuxkara¬

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.