URRUNEKO BANKA Kutxazainak

Kutxazaina

460 kutxazain baino gehiago, liburuxka edo txartelarekin zerbitzurako prest

Sukurtsalera joan barik eta itxoin gabe eragiketak egiteko aukera ematen dute. Ez dago ez data- ez ordutegi-mugarik; eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan eta erraztasun handienez erabil daitezke.


EZAUGARRIAK

Laboral Kutxak 460 kutxazain baino gehiago ditu liburuxka edo txartelaren gako zenbakiarekin zerbitzua emateko prest.

Kutxazainaren pantaila nagusia erakundearen komunikazio elementua ere bada, produktu berriak eta momentuko kanpainak eta promozioak erakutsiz.

Kutxazainetan MUGIKORRAREKIN (TXARTELIK GABE) egin daitezkeen eragiketak hauek dira:
  • HAL CASH

      Kutxazainaren pantaila nagusian Hal Cash botoia dago erabilgarri beti. Aukera honekin dirua jaso dezakezu edozein mugikorrekin, dohainik eta momentuan. Diru hori Espainiako eta Ekuatoreko 6.500 kutxazain baño gehiagotan atera ahal izango da SMS bidez mugikorrean jasotako gako bat eta diruaren bidaltzaileari heltzen zaion beste batekin.

  • DIRUA TXARTELIK GABE ATERATZEA

      Funtzionamendua oso sinplea da. Hemendik aurrera, botoia ikusiko duzu gure kutxazainetako pantaila guztietan. Aukera hori hautatu ostean, Online Bankara sartzeko erabiltzailea eta gakoa eskatuko zaizkizu. Sisteman identifikatu ostean, kontuko zenbakia eta atera beharreko zenbatekoa adierazi behar dira. Aurretiaz zure mugikorreko zenbakia jakinarazi badiguzu bakarrik eskaini ahal izango dizugu zerbitzu hori

  • Kutxazainetan MUGIKORRAREKIN (TXARTELIK GABE) egin daitezkeen eragiketak hauek dira:
  • KONTSULTAK

    Posizioak kontsultatu: titular baten kontuak kontsulta daitezke (15 posizio guztira).

    Saldoa kontsultatu: sartutako txartelari atxikita dagoen kontuaren saldoa ezagutuko duzu.

    Azken mugimenduak: kontu baten mugimenduak (12 guztira) eta saldoa kontsulta daitezke. Txartelaren titularra titulartzat, baimendutzat duen edozein kontu hautatzeko aukera dago.

    Travel puntuak: Travel txartelari lotutako Laboral Kutxaren txartela erabilita zenbat Travel puntu lortu dituzun esaten dizu.

    Kreditu-txartelari buruzko informazioa:

      Muga eta saldo erabilgarria kontsultatu: txartelak esleituta duen mugaren eta egin diren eragiketak kendu ostean geratzen den saldoaren berri ematen du.

      Hileko likidazioak: azken likidazioen laburpenak bistaratzeaz gain, bezeroari likidazioan igorriko zaion laburpenaren aurrerapena eskaintzen du. Guztira, 12 mugimendu erakusten ditu.

  • TELEFONO MUGIKORRAREN BIRKARGA

      Mugikorra birkargatzeko aukera ematen du, txartelean zordunduz.

  • KONTUEN ARTEKO INTSULDAKETAK

      Laboral Kutxaren barruan, norberaren kontuen arteko diru intsuldaketak ahalbidetzen ditu. Pantailak zorduntzeko eta abonatzeko kontu posibleak erakusten ditu.

      Kontu posible horien artean Ongizate Aurrezkia, Super Net kontua eta Etxebizitza Kontua baztertuta daude.

  • DIRU-ATERATZEAK

      Diru-ateratze bakoitzaren gehienezko zenbatekoa 1.000 eurokoa da, eguneko muga ere 1.000 eurokoa da.

  • DIRU-SARRERAK ESKUDIRUTAN

      Diru-sarrerak egiteko modulua duten kutxazainetan baino ez dago aukera hau. Titular baten edozein kontutan (aukeratutako euskarria txartela bada) edo kontu elkartuan (aukeratutako euskarria libreta bada) dirua (billeteak) sartzeko aukera ematen du. Bi kasuetan PIN bidezko identifikazioa eskatuko du.

      Diru-sarrerak egiteko modulua ez duten kutxazainetan, leku horretan AZKEN MUGIMENDUAK KONTSULTATU aukera ("KONTSULTAK" menuaren azpian ere badagoena) erakutsiko da.

      Pantailan aukeratutako edozein konturen 12 mugimenduraino kontsultatzeko aukera ematen du.

  • DISPON

      Kutxazainera doan bezeroa "Dispon" kanpainaren barruan aurreklasifikatua badago, botoi hau gaituko zaio eta bertatik mailegu bat eskatu ahal izango du.

      Oharra: Beste kasuetan leku berean SALDOAREN KONTSULTA kokatuko da, "KONTSULTAK" menuaren barruan ere dagoen aukera.

  • TRANSFERENTZIAK

      Kontu batetik bestera transferentziak egiteko aukera ematen du, bai Entitatearen barruan eta baita beste entitateetara ere. Terminalak beti eskatuko ditu abonu kontuaren azken 20 digituak.

  • BESTE ERAGIKETAK

      Hizkuntza aldatu: Kutxazainarekiko elkarrizketa-hizkuntza aldatzeko aukera ematen du, pantailan beste hizkuntzak azalduko dira.

      PINa aldatu: Pasahitza aldatzeko aukera ematen du.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.