SANITAS PROFESIONALAK

Sanitas

Osasun-laguntzaren aseguru osoena profesional autonomoentzat, Sanitasen estatu mailako mediku-talde zabala erabiltzeko eta asegurua estaldura gehigarriekin osatzeko aukerarekin.

Sanitas

Estaldurak

  • Lehen mailako medikuntza: medikuntza orokorra, pediatria, OLT, larrialdi-zerbitzuak.
  • Mediku-espezialitate guztiak: pediatria, oftalmologia, ginekologia, dermatologia, etab.
  • Proba diagnostikoak: analisi klinikoak, ekografiak, erradiografiak etab.
  • Metodo terapeutikoak: errehabilitazio-saioak, tratamendu onkologikoak etab.
  • Ebakuntza kirurgikoak ospitaleratzerik gabekoak edo ospitaleratzea eskatzen dutenak.
  • Hortz-haginetako estaldura: produktuaren barruan dago Sanitas Dental 21 eta gure hortz-haginetako sareko zentro eta odontologo guztiak erabiltzeko aukera eskaintzen du, estalduran 30 zerbitzu baino gehiagorekin eta gainerako tratamendu odontologikoetako % 21eko beherapenarekin.
  • 6 podologia-saio.
  • Larrialdiak atzerrian: 12.000 € / urtean.
SALUD

Estaldura berriak

  • Eguneroko kalte-ordaina ospitaleratzeagatik: langile autonomoak 60 euroko kalte-ordaina jasoko du egunero ospitaleratzen badute.
  • Zirkulazio- eta lan-istripuak: langile autonomoak behar duen osasun laguntza eskaintzen du zirkulazio- edo lan-istripua gertatu bada edo laneko gaixotasuna badu.

ABANTAILA FISKALAK

Osasun-aseguruek abantaila fiskalak eskaintzen dituzte, autonomoentzat zein enpresentzat, salmentarako aukera bikaina izanik.

Autonomoak: PFEZetik osasun-aseguruek ordaindutako primak kendu ahal izango dituzte, urteko 500 euro* arteko mugarekin. Kenkari hori autonomoak berak kontratatutako aseguruetan zein familiarteko zuzenek (ezkontideak eta 25 urtetik beherako seme-alabek) kontratatuetan aplikatuko da. 500 euroko muga pertsona bakoitzeko da.

Enpresak: langileentzat asegurua kontratatzen duten enpresei ere aplikatzen zaie. Sozietateen gaineko Zergatik kendu ahal izango dira ordaindutako primak (baita langileen familiarteko zuzenena). Hori soilik egin ahal izango da enpresa denean aseguru-hartzailea; langileak zuzenean kontratatzen badu, ez da abantaila fiskalik egongo.

Produktu honek, gainera, koordainketa-aukerak eskaintzen ditu, prima behar guztietara egokitu ahal izateko.

* Ezin da aplikatu kenkari hau Araban eta Bizkaian kontratatutako polizetan.
  • Osasun aseguruaren abantailak eta onurak

    • Larrialdietako arreta atzerriko bidaietan:

      12.000 euro artekoa, pertsonako eta eguneko.

    • Bigarren iritzi medikoa:

      Munduko espezialisten eskutik.

    • Sanitas 24 ordu:

      Larrialdietarako eta mediku-aholkularitzarako telefono-zerbitzua.

    • Sanitas Welcome:

      Gestioak arintzeko 24 orduko arreta.

    • Sanitas Responde:

      Aholkularitza orokorreko programen bidez osasunaren alorreko profesionalek telefono edo webgune bidez eskainitako zerbitzua.

    • Sanitas.es

      Zure izapideak (hitzordua eskatzea, analisiak deskargatzea, zentrorik hurbilena bilatzea…) errazteko online zerbitzuak.

    • Aparteko osagarri ugari:

      • Farmazia
      • 150.000 €-rainoko errenboltsoa
      • Errenboltsoa (ginekologia/pediatria)
      • Bide- eta lan-istripuak
      • Istripuak
      • Aldi baterako ezintasunaren estaldura
      • Laguntza AEBn
      • Errenta
      • Optika
      • Medikuntza alternatiboa
    • Ordaintzeko erosotasuna

      Prima hilean, hiruhilekoan edo urtean behin ordaindu ahal izango duzu, eta, beharrak aldatu ahala, ordaintzeko modua ere aldatu egin ahal izango duzu, aseguruaren bizitzan zehar. (Urtean behin ordainduz gero, % 4ko deskontua lortuko duzu).

    * Arriskua balioesteari begira, alta berri guztietan ez dira aintzat hartuko asegurudunak aurretik izandako gaixotasunak, patologia larriak ez badira, behintzat. Sustapen honetan sartzen ez diren gaixotasun larrien zerrenda ikusteko, sartu hemen.
  • Pertsonalizatu asegurua

    Osagarrien buruzko informazioa:

    • Farmazia

      Sanitaseko edozein medikuk agindutako botikaren % 50 jasoko duzu, gehienez ere urtean 200 €.

    • Optika

      Oftalmologoak agindutako graduatutako ukipen-lenteen edo kristalen gastuaren % 50 itzuliko dizu Sanitasek, urtean gehienez ere 300 €.

    • Gastu medikoak ordaintzeko osagarria

      Zuk hautatutako mediku espezialistarengana joateko askatasun osoa ematen dizuna, gure mediku-taldearen barruan egon ez arren. Hauta dezakezu 50.000 €, 100.000 €, 150.000 €, 200.000 € eta 300.000 € artean.

    • Istripuak

      Istripuaren ondoriozko heriotzaren edo ezintasun iraunkorraren kasuetan, kalte-ordaina emango dizu. Kalte-ordaina 30.000 €-koa edo 60.000 €-koa izango da, bermatutako kapitalaren arabera.

    • Bide- eta lan-istripuak

      Zirkulazio-istripua, laneko istripua edo gaixotasun profesionala egonez gero, laguntza medikorik onena bermatzeko produktu honen barruan dauden estaldurak.

    • Errenta

      Ospitaleratze-kasuetan, eguneko 60 €-ko kalte-ordaina. Gainera, zainketa intentsiboetako unitatean (ZIUn) egonez gero, kalte-ordaina bikoitza izango da, eta, ospitaleratzea ohiko bizitokia duzun probintziatik kanpora bada, beste % 50 jasoko duzu, ospitaleratze kirurgikoaren hurrengo 5 egunetan. Produktu honetan barne.

    • Errenboltsoa ginekologian eta pediatrian

      Gure koadro medikoan ez dauden ginekologoak, obstetrak edo pediatrak askatasunez aukeratu ahal izateaz gain, fakturaren % 60 itzuliko dizu, urtean gehienez ere 10.000 €.

    • AEB

      Herrialde horretako United HealthCare zentro entzutetsuen sarera jo ahal izango duzu. Sare horretan daude, besteak beste: Monte Sinaí ospitalea, Houstoneko MD Anderson Cancer Center zentroa eta Baltimoreko Johns Hopkins Hospital delakoa. Gainera, AEBko profesionalik onenen eskutik bigarren iritzia lortzeko aukera izango duzu.

    • Medikuntza alternatiboa

      Horren bidez, % 50 itzultzen dugu (gehienez 400 €):

      • Homeopatiako kontsultak eta kontsulta horietan emandako eta fakturatutako homeopatiako produktuak.
      • Akupunturako kontsultak eta kontsultan profesionalak aplikatutako materiala.
  • PRODUKTUAREN BALDINTZAK

    Gabealdiak

    • Ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoak - 3 hilabete

    • Goi-mailako teknologiarekin egindako proba diagnostikoak - 6 hilabete

    • Psikologia - 6 hilabete

    • Erditzea edo zesarea - 8 hilabete

    • Tronpen lotura eta basektomia - 10 hilabete

    • Ospitaleratzea eta ospitaleratzea eskatzen duen edo ospitaleratze-erregimenean egiten diren ebakuntza kirurgikoak - 10 hilabete

    • Metodo terapeutiko konplexuak (kardiologia interbentzionista / hemodinamia; erradiologia interbentzionista; erradioterapia; kimioterapia eta litotrizia) - 10 hilabete

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.