ASPI
Pixkanaka, konpromiso zurrunik gabe eta abantaila fiskalekin aurrezteko soluzio erraz eta erosoa.
Indarrean dagoen ASPI bat duten bezeroek bakarrik agindu ditzakete eragiketak, euren ohizko ekarpenak mantendu edo eteteko. |
Aurrezki-plan hau bezeroaren beharrei egokitzen zaie: ekarpenak malgutasun osoz egin daitezke eta erabateko erabilgarritasuna du lehen egunetik.
Gainera, asegurua kontratatzen denetik 5 urte igaro badira erreskatea egiten denera arte, lortutako etekinek ez dute zergarik ordainduko.
- Malgutasuna. Premiaren eta aurrezteko gaitasunaren arabera, aurreztu nahi duen ekarpena aukeratzen du bezeroak, eta nahi duenean alda dezake. Kopuru txikietatik aurrera aurrezteko aukera ematen du, gainera.
Gehieneko ekarpena urtean 8.000 €-koa da legearen arabera, eta eragiketa osoa 240.000 €-koa. - Erabilgarritasuna. Inolako zigorrik gabe erabat edo partzialki erreskatatzeko aukera dago lehen unetik.
- Errentagarritasuna: Seihileko naturaletan bermaturiko interes-tasak ematen ditu.
- Heriotza. Metatutako aurrezkia gehi % 5 jasoko dute izendatutako onuradunek (500 €-koa da muga).
- Zerga-sistema. 5 urte edo gehiago iragandakoan aurrezkia biziarteko errenta gisa jasotzea erabakitzen bada, une horretara bitartean sortutako etekin guztiak salbuetsita geratzen dira PFEZren zergak ordaintzetik. Prestazioa 5 urte baino lehen edo 5 urte iragandakoan baina biziarteko errenta gisa jasotzen bada, kapital higigarriko errendimenduen gaineko zergak ordaintzen dira.
Ezaugarriak: