EUROPAKO INBERTSIO FONDOAREN FINANTZAKETA - EaSI

Ideia txiki eta handientzako bultzada
Ausartu zure proiektuak gauzatzen, LABORAL Kutxaren eta Europako Inbertsio Fondoaren arteko "EaSI" programari buruzko hitzarmenak sorrarazitako finantzaketa-lerroaren bidez. Zu bezalako ekintzaile, ETE eta autonomoen etorkizuna bultzatzeko helburua du. Gainera, eskura duzu finantzaketa oso baldintza berezietan, zure negozioa sortu edo finkatzeko.
Nori zuzenduta?
- Ekintzaile.
- Startups.
- Enpresa txiki.
- Autonomoentzako finantzaketa.
Finantzaketa baldintza berezietan:
- Zenbatekoa: 25.000 € arte
- Epea: 5 urteraino
- Interes-tasa: %3,40eko ITNa
- Irekiera-komisioa: %1
Finantzaketaren helburua:
- autoenplegu, kooperatiba nahiz gizarte-ekonomiako enpresetarako ekarpenean parte-hartzea /laguntzea.
- Mikroenpresa berriak abian jartzea
- Makineta, ekipamendu-ondasunetan, bulego edo lantegien egokitzapenean eta ibilgailu komertzialetan inbertitzea.
Adibidez: 36 hilerako 20.000 euroko mailegu batean, Irekiera-komisioa: 200€. ITN: %3,40; UTB: %4,143; Hileko kuota: 585,16€; Kostu osoa: 21.265,63€
Oharra: Honako hauek baztertzen dira: armen produkzioa eta komertzializazioa, giza klonazioa, tabakoa, alkohol destilatuaren produkzioa, ausazko jokoak, higiezinen erosketa eta birfinantzaketak.
Finantzaketa honek Europar Batasunaren laguntza du, Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Batasunaren Programa («EaSI») abian jarri duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1296/2013 (EB) zenbakidun Araudiaren arabera ezarritako berme-tresnaren esparruan.
Europar Batasunak emandako finantza-sostenguko prestazioak, Enplegu eta Gizarte Berrikuntzarako Europar Batasunaren Programa («EaSI») abian jarri duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1296/2013 (EB) zenbakidun Araudiaren arabera eta Europarako Inbertsio Planaren esparruan sortutako Inbertsio Estrategikoetarako Europar Funtsaren («FEIE») arabera ezarritako berme-tresnaren esparruan. Europar Batasunean inbertsio produktiboak finantzatzen eta aplikatzen laguntzea eta finantzaketa eskuragarriagoa izan dadin bermatzea dira FEIEren helburuak.
FEIEri buruzko informazio gehiago eskura daiteke Europako Batzordearen web-orrialdean
http://ec.europa.eu/priorities/jobs-growth-and-investment/investment-plan_en
eta Twitterren (#investEU).